Hedabideentzako deialdia • 2022ko urriaren 26a
Europako Alderdi Demokratak (PDE-EDP) mintegi bat antolatuko du Bilbon, aro digitalean, demokraziaren defentsaz hausnartzeko helburuz
• Sandro Gozi, PDE-EDPko idazkari nagusia eta Europako Parlamentuko diputatua (linean); Andoni Ortuzar, EAJ-PNV alderdiaren EBBko burua; Mireia Zarate, Sabino Arana Fundazioaren presidentea; Patrick Mignola, MoDem taldeko presidenteordea; eta Stéphane Séjourné, Renew Europe taldeko presidentea Europako Parlamentuan, jardunaldiaren hasiera-ekitaldian arituko dira datorren asteazkenean, hilak 26an, 9:00etan, Sabino Arana Fundazioan.
• Topaldia streaming bidez ere jarraitzea izango da www.sabinoarana.eus, PDE-EDPren www.democrats.eu eta EAJ-PNVren www.eaj-pnv.eus webguneetan.
- 2022ko urriaren 26a, asteazkena
- 09:00h -(e)tik 13:30h -(e)tara
- Sabino Arana Fundazioa
«Demokraziaren defentsa gizarte digitalean» izenburu orokorraren ildoan, Europako Alderdi Demokratak (PDE-EDP) mintegia antolatuko du datorren urriaren 26an, asteazkenarekin, 9:00etatik 13:30era, Sabino Arana Fundazioaren egoitzan.
Aurten, The Economist egunkariak kalitate demokratikoari buruz argitaratu duen azken txostenak agerian utzi du demokrazia eta askatasuna nabarmen beheratu direla. Askatasunen atzerakada ezaugarri duen testuinguru honetan, gure iritziz, demokraziaren etorkizuna, hein handi batean, gizarte digitalaren eraldaketetara egokitzeko gaitasunari lotuta dago, etorkizuneko erronkei aurre egingo badie.
Hasteko eta bat, argiro esan behar dugu aro digitalak, egiazko iraultza disruptibo batek, goitik behera aldarazi dituela ekonomia- eta gizarte-harremanak. Era berean, gure eguneroko bizimodua apurka-apurka digitalizatuz joan den bitartean, gure sistema demokratikoak uzkur dira, oraindik ere, ekosistema digital berri horretara egokitzearen inguruan.
Gure demokrazien kalitate demokratikoaren narriadura geldiarazteko, nahitaez ohartu behar gara demokraziaren etorkizuna lotuta dagoela aro digitalak dakarzkigun erronkak gainditzeko gaitasunarekin. Hau da, balio demokratikoen indarra eta iraupena bermatu behar ditugu arriskuak ekarri dakartzaten ekosistema teknologiko berrietan, azken batean, teknologiaren abantailei ezin baitiegu uko egin.
EDPk sustatu eta babesten duen mintegi horretan, arloko hainbat aditu eta profesionalek parte hartuko dute; horiek guztiek demokraziaren oraina eta geroa aztertuko dituzte aro digital berriaren esparruan.
Hala, Daniel Innerarity Filosofia politikoko katedradunak, Gobernantza Demokratikoaren Erakundeko zuzendariak eta Europako Unibertsitate Institutuko (Florentzia) irakasleak gizarte digitaleko balio demokratikoen etorkizuna jorratuko du.
Miquel Urmeneta kazetaria eta unibertsitateko irakaslea «Digitalizazioa eta esparru publiko demokratikoa» gaiaz arittuko da.
Rafa Suso estrategia, komunikazio eta enpresen branding arloko aholkulariak sare sozialek iritzi publikoaren informazioa egituratzean duten eginkizuna azalduko digu.
Carmen Beatriz Fernández doktoreak eta DataStrategia Consultores enpresako presidenteak ziberpolitikak polarizazioaren eta populismoaren gorakadan daukan eragina aletuko du.
Eta Andrzej Potocki poloniar politikari, kazetari eta historialariak, PDE-EDPko presidenteordeak, Europa Erdialdeko eta Ekialdeko sistema demokratikoen kalitatea eta Europar Batasunean izan dezaketen etorkizuna aztertuko ditu.
Irune Zuluaga legebiltzarkide eta Eurobasqueko presidenteak jardunaldia moderatuko du.
EGITARAUA
DEMOKRAZIAREN DEFENTSA GIZARTE DIGITALEAN
Sabino Arana Fundazioa, Bilbao. 2022.10.26, asteazkena
09:00 Jardunaldiaren irekiera
Mireia Zarate, Sabino Arana Fundazioko presidentea
Andoni Ortuzar, EAJ-PNVko EBBren presidentea
Sandro Gozi, MEP eta PDEko idazkari nagusia
Patrick Mignola, MoDemeko presidenteordea
Stéphane Séjourné, Renew Europe taldearen presidentea Europako Parlamentuan
Moderatzaile: Irune Zuluaga, eusko legebiltzarkide eta Eurobasqueren presidentea
09:45 1. Balio demokratikoen etorkizuna gizarte digitalean
Daniel Innerarity, Filosofia politikoan katedraduna, Gobernantza Demokratikoaren Institutuko zuzendaria eta Florentziako Europako Unibertsitate Institutuko irakaslea
10:15 2. Digitalizazioa eta eremu publiko demokratikoa
Miquel Urmeneta, kazetari eta unibertsitateko irakaslea
10:40 Galderak, proposamenak eta erantzunak
11:00 Atsedenaldia
11:20 3. Sare sozialen zeregina informazioa iritzi publikoan konfiguratzean
Rafa Suso, Enpresen estrategia, komunikazio eta branding aholkularia
11:40 4. Ziberpolitikaren rola polarizazioaren eta populismoaren gorakadan
Carmen Beatriz Fernández, doktore eta DataStrategia Consultores-en presidentea
12:00 Galderak, proposamenak eta erantzunak
12:20 5. Sistema demokratikoen kalitatea Erdialdeko eta Ekialdeko Europan, eta haien etorkizuna Europar Batasunean
Andrzej Potocki, Poloniar politikaria, kazetaria eta historialaria. PDEren presidenteordea.
12:45 Galderak, proposamenak eta erantzunak
13:15 Ondorioak
13:30 Jardunaldiaren amaiera