Hedabideentzako deialdia • 2024ko urriaren 23a
Bilboko itsasadarraren saneamendua, Euskadin azken 30 urteetan egin den ingurumen-jarduerarik garrantzitsuena
- José Mª Villanueva del Casalek, Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoko Zerbitzu Teknikoen zuzendari ohiak, Ibaizabal ibaiaren estuarioko ura berroneratzeko egin diren lanak eta gauzatu diren inbertsioak azalduko ditu SAFen.
- Hitzaldia: «Bilboko Metropoli Eremuko Saneamendu Plan Integrala: zer, noiz, nola». Urriak 23, asteazkenarekin. 19:00etan
- 2024ko urriaren 23a, asteazkena
- 19:00h -(e)tik 20:30h -(e)tara
- Sabino Arana Fundazioa
Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoak eta Sabino Arana Fundazioak Partzuergoaren sorrera eta erakundeak uraren kudeaketaren arloan izan duen eginkizuna ezagutarazteko antolatu duten hitzaldi-zikloaren barruan, urriaren 23an, ostegunarekin, José Mª Villanueva del Casal Partzuergoko Zerbitzu Teknikoen zuzendari ohiak hitzaldia emango du «Bilboko Metropoli Eremuko Saneamendu Plan Integrala: zer, noiz, nola» izenburuaren ildoan.
Ibaizabal ibaiaren estuariko ura berroneratzeko eta bizidunak berriro haz daitezen kalitate fisiko-kimiko nahikoa ona lortzeko egin diren lanak oso konplexuak izan dira, eta inbertsio handia egin behar izan da, lanok hasi zirenetik amaitu arte igaro diren ia 30 urteetan. Hainbat forotan eta egunkaritan sarritan darabilte aipagai «Itsasadarraren Saneamendua», eta Euskadin azken hamarkadetan egindako ingurumen-jarduerarik garrantzitsuena dela adierazten da.
Tamaina horretako proiektuak plangintza zorrotza eginda baino ezin dira gauzatu, bai teknikoki, bai administratiboki, bai ekonomikoki. Hori guztia «Bilboko eta Eskualdeko Saneamendu Plan Integrala» izenekoan antolatu zen.
Datorren urriaren 23ko hitzaldian, José Mª Villanueva del Casalek planifikatutakoaren garapena azalduko du, bai eta plan horretan aurreikusitako Lehen Mailako Saneamendu Sareko azpiegitura gehienak nola gauzatu diren ere.
José Mª Villanueva del Casal
Bide, ubide eta portuetako ingeniaria da; Santanderko Ingeniari Eskolan lizentziatu zen.
1981ean, garai hartako Bilbo Handiko Ur Partzuergoan hasi zen lanean, Lehen Mailako Hornidura Sarearen eredu matematiko bat taxutu eta hornidura-sareak diseinatzeko programa informatikoak garatzeko. Era berean, estuarioko eta badiako eredu matematikoak aztertzen eta ustiatzen lan egin zuen.
1984an, Azterlan, Proiektu eta Saneamenduko Obren Zuzendariordetzako talde teknikoan sartu zen, eta Ibaizabal Garaiko saneamenduko proiektuak idazteari ekin zion. Ondoren, lanak zuzendu zituen.
Hurrengo urteetan, Bilboko Metropoli Eremuko Saneamendu Plana garatzeko proiektu eta obren zuzendaritza ugari idazten parte hartu zuen. Lan hori osatzeko, laguntza teknikoa eman zitzaien partzuergoko udalerriei.
- urtean Saneamenduko Ustiapeneko Zuzendariordetzan sartu zen operazio-buru gisa, eta 2008. urtean zuzendariorde izatera igaro zen.
Azkenik, 2017an, Zerbitzu Teknikoen zuzendari izendatu zuten, eta 2021eko maiatzera arte jardun zuen eginkizun horretan.