Hedabideentzako deialdia 2022ko azaroaren 22a

Emakumeen kontrako indarkeria matxistari aurre egiten dion dekalogoa prestatzeko topaldia

Azaroaren 22an, asteartearekin, 9:30etik 12:30era, Sabino Arana Fundazioan

Encuentro para la elaboración de un decálogo de actuación contra la violencia machista hacia las mujeres
  • 2022ko azaroaren 22a, asteartea
  • 09:30h -(e)tik 12:30h -(e)tara
  • Sabino Arana Fundazioa

Sabino Arana Fundazioak, indarkeria matxista aztertzen, horri aurre egiteko jarduketak proposatzen eta emakumeen ahalduntzea bultzatzen aditua den Sortzen aholkularitza-etxearekin lankidetzan, jardunaldi bat antolatu du «emakumeen kontrako indarkeria matxistari aurre egiten dion dekalogo bat» prestatzeko xedez.

Topaldia datorren astean egingo da, azaroaren 22an, asteartearekin, 9:30etik 12:30era, Sabino Arana Fundazioaren egoitzan, eta Norma Vázquez psikologo feminista eta Sortzen aholkularitza-etxeko zuzendaria izango da hizlari. Erakundeetako ordezkariek, elkarte feministetako ordezkariek eta euren esperientzia (pertsonala, lan-arlokoa, ekintzailetza edo militantzia) dela eta, gaiaren inguruan arituak diren antolakundeetako ordezkariek ere parte hartuko dute jardunaldian.

Mireia Zaratek, Sabino Arana Fundazioaren presidenteak, eta Nerea Melgosak, EAJ-PNV alderdiaren EBBko Gizarte Politika, Enplegu eta Berdintasun arloetako arduradunak, ongietorria egingo diete bertaratutakoei eta jardunaldia aurkeztuko dute. Geroago, Norma Vazquezek indarkeria matxistaren egungo egoera azalduko du: aurrerapenak, beharrak eta egiteke dauden jarduerak.

Vazquezen mintzaldiaren ondotik, hainbat talde arituko dira lan-jardunaldian, topaldiaren helburu behinena betetzeko: konpromisoen dekalogo edo dokumentu bat prestatzea, lege-aldaketekin eta, administrazio publikoaren maila guztietan, erakundeetan gauzatzen ari diren jardunbide egokiekin bat datozen jarduera-ildo nagusiak jasoko dituena.

Era berean, mugimendu feministaren eta biktimen elkarteen nahiz bizirik atera direnen aldarrikapenak jaso nahi dira, indarkeria matxistaren arloko politika publikoak hobetzeko helburuz.

Baieztapena eskatzen da, 94.405.64.50 telefonoan edo eta idazkaritza@sabinoarana.eus  helbide elektronikoan.

EGITARAUA

09:30    Harrera. Mireia Zarate, Sabino Arana Fundazioaren presidentea.

             Jardunaldiaren aurkezpena eta helburuak. Nerea Melgosa, EAJ-PNVren EBBko burukidea.     

09:45     Indarkeria matxistaren inguruko “egoera” azaltzea: aurrerapausoak, beharrak eta bideratu beharreko jarduerak.

Norma Vázquez, psikologo feminista eta Sortzen-en zuzendaria.

10:45.  Galdera-erantzunak

11:00.    Atsedenaldia

11:15     Talde-lana.

12:15    Taldetan eginiko lanaren emaitza ezagutzeko bilkura.

Dinamizatzailea: Norma Vázquez.

12:30     Amaiera eta hemendik aurrera eman beharreko urratsak. Nerea Melgosa