Hedabideentzako deialdia 2017ko otsailaren 15a

Eugenio Ibarzabalek Bilbon aurkeztuko du “Días de ilusión y vértigo. 1977-1987” liburua

• Idazlearen bizipenez gain, liburuak Euskadiko Trantsizio-aldiko mugarriak eta XX. mendeko euskal abertzaletasunaren historia jorratzen ditu, pertsona esanguratsu askori egindako elkarrizketak direla bide. • Toti Martinez de Lezeak, Juan Mª Ollorak eta Roman Sudupek lagunduko diote Donostiako kazetari eta idazleari liburuaren aurkezpenean, Sabino Arana Fundazioan, otsailaren 22an, asteazkenarekin, 19:30etan.

Eugenio Ibarzabalek Bilbon aurkeztuko du “Días de ilusión y vértigo. 1977-1987” liburua

1977ko udan, Eugenio Ibarzabalek elkarrizketa egin zion Koldo Mitxelenari bi astetan, eta elkarrizketa luze horretatik, liburu bat eta bien arteko harreman estua sortu ziren. Hamar urte geroago, Mitxelena hil zen eta Ibarzabalek Eusko Jaurlaritzako bozeramailearen karguari utzi zion. Eugenio Ibarzabalek 10 urte haietako historia kontatu du aipatutako harremanean oinarriturik. Hamarkada horretan, Trantsizio-aldia igaro zen Euskadin, konstituzioaren eta estatutuaren inguruko negoziazioak izan ziren, otsailaren 23tik aurreko giroa bizi izan zen, ETA militarrarekin negoziatzeko ahaleginak egin ziren, ETA politiko-militarra desegin zen eta banaketa gertatu zen EAJn. “Días de ilusión y vértigo. 1977-1987” izeneko lana idazleak aipatutako urteetan jasotako esperientzia, bizipen, idazki, eguneroko, agiri eta elkarrizketetan oinarritzen den lekukotasun bikaina da.

Historiaren kontakizuna osatu dute, besteak beste, ondoko guztien deskribapenek: Julio Caro Baroja, Xabier Lete, Lezo Urreiztieta, Xabier Arzalluz, Carlos Garaikoetxea, Juan Ajuriagerra, Manuel Irujo, José Antonio Agirre, Iñaki Esnaola, Telesforo Monzón, Jaime Mayor Oreja, Txomin Iturbe, Ricardo García Damborenea, Jon Idigoras, Mario Onandia, Felipe González, Juan José Rosón, Juan Luis Cebrián, Pertur, Txillardegi, Oteiza, Chillida, Txiki Benegas eta Joxe Miel Barandiaran.

“Días de ilusión y vértigo. 1977-1987” idazlearen historia da, beste pertsona desberdin askorekiko topaldia baliatuz prestatutakoa, emozioz, umorez eta erabateko zintzotasunez betetakoa eta orain arte ezezagunak ziren uneak erakusten dizkigu. 

Egilearen profila

Eugenio Ibarzabal Donostian jaio zen 1951n, Ekonomia Zientziak ikasi zituen Bilbon eta hainbat lanbidetan aritu da: ekonomialaria, kazetaria, politikaria, aholkularia eta hizlaria. Gaur egun, idazten du eta hitzaldiak ematen ditu.

Deia egunkariko erredakzioburua izan zen, Muga aldizkariaren koordinatzailea, Lehendakaritzako idazkari nagusia eta Eusko Jaurlaritzako bozeramailea, ETB2ko El Otro Punto de Vista saioko aurkezlea izan zen eta TVEko Punto y Aparte saioko argitaratzaileen burua. Geroago, hogeita bost urtean, aholkulari jardun du erakundeak hobetzen, pertsonen garapena errazten eta lantaldeak bideratzen.

Bost elkarrizketa-liburu idatzi ditu, besteak beste, Manuel Irujo, Koldo Mitxelena eta José María Setiéni egindako elkarrizketak apailaturik, bai eta pertsonen garapena ahalbidetzeko bi liburu ere: “Volver a empezar” eta “Vivir”. Bi eleberri idatzi ditu: “La Trampa” eta “Cincuenta semanas y media en Brighton” eta saiakera politiko bat, “Un País a espátula” izenekoa.