Hedabideentzako deialdia 2015ko azaroaren 18a

Europa eta Amerikako Estatu Batuen arteko Merkataritza eta Inbertsiorako Hitzarmenaren onurak eta kalteak eztabaidagai Sabino Arana Fundazioan

Christian Burgsmüller jaunak, Europako Batzordeko Merkataritza komisario Cecilia Malmström andrearen kabineteko kideak, hitzaldi nagusia emango du.

Sabino Arana Fundazioak eta Europar Demokraten Institutuak atsegin handiz gonbidatzen zaituzte honako jardunaldi honetan parte-hartzera: “TTIP: ingurumariak, aukerak, mehatxuak. Hitzarmenak gure gizartean daukan eragina”. Europako Parlamentuko kide Izaskun Bilbaok koordinatutako jardunaldi hori Bilbon egingo da, Sabino Arana Fundazioaren egoitzan, azaroaren 27an, goizeko  9etan.

Europa eta Amerikako Estatu Batuen arteko Merkataritza eta Inbertsiorako Hitzarmen (TTIP ingelesezko akronimoz ezaguna) garrantzitsuaz jarduteko asmoz, bi herrialdeek egindako 11 negoziazio-saioek (2013ko ekainean abiatu ziren eta 2016 amaitu baino lehen amaitu nahi dituzte), ez dute ondu hasieran espero ziren emaitza emankorrak, gogozko negoziazioetan urte bi eta erdi eman ostean.

Azaroaren 27ko mintegian, benetako negoziazioak eta hitzarmena sinatzeko eragozpen nagusiak aztertu eta argitu nahi ditugu; horrez gain, mintegia eztabaidagune bilakatuko litzateke TTIP delakoa sinatuz gero, gure gizarteak eta gure bizimoduak hartuko lituzkeen onurez eta kalteez aritzeko.

Horretarako, Christian Burgsmüller jaunak, Europako Batzordeko Merkataritza komisario Cecilia Malmström andrearen kabineteko kideak, hitzaldia emango du eta, horren ondotik, mahai-ingurua egingo da ondokoen eskutik: Juan José Álvarez, UPV-EHUko Nazioarteko Zuzenbide Pribatuko katedraduna; José Ramón Mariño, Ekonomialaria eta Espainiako ATTAC erakundeko TTIP delakoaren Batzorde Nazionaleko kidea; eta Jesús Martínez Ons, IBMko Erakunde Harremanetarako zuzendaria.

Antolaketa eta parte-hartzaileen kopurua dela eta, etortzekoa bazara, jarri gurekin harremanetan idazkaritza@sabinoarana.org helbide elektronikoan edo 94.405.64.50 telefonoan.

Oharra: CHRISTIAN BURGSMÜLLER jaunak gaztelaniaz daki.