Hedabideentzako deialdia • 2022ko maiatzaren 13a
Europako Alderdi Demokratak (PDE-EDP) mintegi bat antolatu du Bilbon Europako etorkizunari buruz hausnartzeko COVID-19ak eta Ukrainako inbasioak sorrarazitako krisiaren ondotik
- Guy Verhofstadt CoFoE (Europako Etorkizunari buruzko Konferentzia) ekimenaren zuzendarikidea eta Europako Parlamenduko kideak; Sandro Gozi PDE-EDPko idazkari nagusi eta eurodputatuak; eta Mireia Zarate Sabino Arana Fundazioaren presidenteak jardunaldiaren hasiera-ekitaldian jardungo dute, maiatzaren 13an, ostitalarekin, goizeko 9:15etan, Sabino Arana Fundazioan.
Sona handiko nazioarteko adituek parte hartuko dute jardunaldian.
Streaming bidez ere lotzea izango da jardunaldiarekin, www.sabinoarana.eus ataritik, bai eta PDE-EDP alderdiaren webgunetik: www.democrats.eu.
- 2022ko maiatzaren 13a, ostirala
- 09:15h -(e)tik 13:30h -(e)tara
- Sabino Arana Fundazioa
“Europaren Etorkizunari buruzko Konferentziaren Ondorioak. Eta orain zer?” izenburu orokorraren ildoan, Europako Alderdi Demokratak (PDE-EDP) mintegi bat antolatu du datorren maiatzaren 13an, Sabino Arana Fundazioaren egoitzan, 9:15etatik 13:00etara.
- urtearen edialdean, Europaren etorkizunari buruzko konferentziaren —CoFoE— lehen osoko bilkura egin zen Estrasburgon. Europar Batasunaren ekimen horrek aukera ematen die herritarrei Europaren erronkei eta lehentasunei buruz eztabaidatzeko.
Eta gaur bertan, maiatzak 9 dituela, amaiera emango zaio Konferentziari, Estrasburgon egingo den ekitaldi batean eta konferentziak ondutako emaitzei buruzko txostena aurkeztuko zaie EBko erakundeetako presidenteei. Europaren Egunean, Batzorde Betearazleko hiru presidentekideek Konferentziaren azken txostena aurkeztuko diete EBko erakundeeetako presidenteei, hots, Batzordeko, Kontseiluko eta Parlamentuko buruei.
Bien bitartean, bi krisiadik CoFoEren nazioarteko esparrua eta egitasmoak asaldatu dituzte. Alde batetik, COVID-19ak sorrarazitakoa eta, bestetik, Konferentziaren azken txanpan, Ukrainako inbasioak eta horren ziozko gerrak.
Europak ikasi egin behar du bi krisi horien ondorioetatik, bertoko erakundeak erronka berrietara eta gerraosteko nazioarteko antolaera berrira egokitzeko xedez. Mintegian, EBk erronka globalei erantzuteko egun dituen indarguneak eta ahuleziak aztertuko dira.
Pernando Barrena Europako Parlamentuko eta CoFoEko kideak eta Josune Gorospe diputatu eta Gorteek CoFoEn duten ordezkaritzako kideak CoFoEren jardunbidearen eta edukien inguruko azalpena eta balantzea egingo dute.
Era berean, Izaskun Bilbao eta Laurence Farreng Europako Parlamentuko diputatuek CoFoEko burutzak herritarren proposamenei eta Europar Batasunaren beharrei buruz emandako ondorioak aztertuko dituzte.
Ondoren, Patxi Aldecoa, CFEMEko presidentea eta CoFoEko kidea, eta Jose Ramon Bengoetxea, Zuzenbidearen Teoria Juridiko, Soziologia eta Filosofiako katedraduna, “Europak egun dituen erronka berrien ingurumarian, Europako Itunaren aldeko apustuaz eta Tratatuen balizko aldaketaz” arituko dira, Juan Carlos Piñeiro Compromiso por Galicia (CxG) alderdiaren idazkari nagusiak moderatzaile jardungo duela.
Azkenik, Alba Cela, Nazioarteko Azterlanen Albainiako Institutuaren Albaniarraren Europako programaren zuzendari exekutibo eta presidenteak ondoko gaia jorratuko du: “CoFoEren gaineko begirada Mendebaldeko Balkanetako Europatik, EB handitzeko prozesuan barruan”.
Igor Filibi UPV/EHUko Nazioarteko Harremanen Saileko irakasle eta Eurobasqueko idazkari nagusia moderatzaile arituko da jardunaldian.