Hedabideentzako deialdia • 2017ko apirilaren 7a
Euskadiko Galiziako Etxeen Irmandadearen eta Sabino Arana Fundazioaren gorazarrea Castelaori
Igande honetan, apirilaren 9an, eguerdiko 12etan, Bilboko Txurdinaga auzoko Europa parkean
Sabino Arana Fundazioak eta Euskadiko Galiziako Etxeen Irmandadeak urteroko lore-eskaintza egingo diote galiziar nazionalismo modernoaren sortzailea izan zen Alfonso Daniel Rodríguez Castelao politikariari, igande honetan, apirilaren 9an, eguerdiko 12etan, Bilboko Txurdinaga auzoko Europa parkean, Castelaori berari eskainitako eskulturaren aurrean.
Ekitaldian, Bilboko alkatea, Juan Mª Aburto; EAJ-PNV alderdiaren BBBko burua, Itxaso Atutxa; Euskadiko Galiziako Etxeen Irmandadeko presidente andrea, Pilar Rodríguez; Sabino Arana Fundazioko lehendakaria, Juan María Atutxa; eta erakundeetako beste ordezkari batzuk izango dira.
Aurten, omenezko ekitaldi horren hogeita batgarren edizioa izango da eta, horren bidez, Galiziak eta Euskadik azken hamarkadetan dauzkaten harreman historiko bikainak berretsiko dira.