Hedabideentzako deialdia • 2016ko ekainaren 3a
Euskal Zuzenbide zibilari buruzko jardunaldia, euskaraz
Ekainaren 15ean, asteazkena, goizeko 9:30ean, Bizkaia Jaurerriko Abokatuen Bazkun Ohoretsuaren egoitzan (Uribitarteko aldapak, 3. Bilbo).
Zuzenbidearen Euskal Akademiak, Sabino Arana Fundazioak, Bizkaia Jaurerriko Abokatuen Bazkun Ohoretsuaren Abokatu Euskaldunak eta Euskal Zuzenbidea Ikertzeko Taldea batzordeek, Eusko Jaurlaritzaren Herri Administrazio eta Justizia Sailaren laguntzarekin, Euskal Zuzenbide zibilari buruzko jardunaldia antolatu dute ekainaren 15ean. Jardunaldia euskaraz eta sarrera dohain izango dira, blog honetan bidaltzen den buletinean izena eman ondoren. Jardunaldia Bizkaia Jaurerriko Bazkun Ohoretsuaren egoitzan izango da. Mintegiaren egitaraua jasotzeko eta izena emateko orria doazkizu mezu honekin batera.