Hedabideentzako deialdia 2024ko abenduaren 18a

Euskaltzaindiak eta Sabino Arana Fundazioak euskararen egungo egoera eta bilakabidea aztertuko dituzte jardunaldi batean

  • Iñaki Iurrebaso Biteri UPV/EHUko doktore eta UEMAko ikertzailearen tesia oinarritzat hartuta. Tesi horretan, hizkuntzaren egoera eta bilakabidea jorratzen ditu egileak, demolinguistikaren ikuspegitik.
  • Abenduaren 18an, asteazkenarekin, 9:30etatik 14:00etara, Sabino Arana Fundazioaren egoitzan. Parte hartzeko, deitu 94.405.64.50 telefonora edo idatzi idazkaritza@sabinoarana.eus helbidera.
Euskaltzaindiak eta Sabino Arana Fundazioak  euskararen egungo egoera eta bilakabidea aztertuko dituzte jardunaldi batean Euskaltzaindiak eta Sabino Arana Fundazioak euskararen egungo egoera eta bilakabidea aztertuko dituzte jardunaldi batean
  • 2024ko abenduaren 18a, asteazkena
  • 09:30h -(e)tik 14:00h -(e)tara
  • Sabino Arana Fundazioa

«Aurrera ala atzera? GAKO BERRIEN bila» leloaren haritik, Sabino Arana Fundazioak eta Euskaltzaindiak topaldia antolatu dute adituen eskutik, euskararen egoeraren eta bilakabide soziolinguistikoaren inguruko gako berriez eztabaidatzeko.

Iñaki Iurrebaso Biteri, EHUko Soziologiako doktore eta UEMAko ikertzailearen hitzaldi nagusitik abiatuta, nork bere ikuspuntua azalduko du topaldiko partaide bakoitzak. Doktoretza-tesian, Iurrebasok euskararen egoera eta bilakaera jorratzen ditu, demolinguistikaren ikuspegitik.

Ondoren, mahai-ingurua eta solasaldia antolatu dira, hurrenez hurren: Miren Azkarate (euskaltzain osoa), Jokin Azkue (HABEko zuzendaria), Jon Sarasua (Mondragon Unibertsitateko irakaslea eta euskaltzain urgazlea), Erramun Osa (Euskaltzaindiko idazkariordea), Eneko Bidegain (Mondragon Unibertsitateko irakaslea eta euskaltzain urgazlea) eta Oskar Zapata (TAUPAko Nafarroako koordinatzailea).

Andres Urrutia euskaltzainburuak eta Mireia Zarate Sabino Arana Fundazioaren presidenteak jardungo dute hasiera-ekitaldian. Topaldiari amaiera ematen, aldiz, Fundazioaren presidenteak eta Sagrario Aleman (euskaltzain osoa eta Jagon sailburua) izango dira.