Hedabideentzako deialdia • 2016ko otsailaren 17a
“Euskara Foru Aldundien ibilbidean” jardunaldia, ostiralean, otsailak 19
Besteak beste, Bizkaiko ahaldun nagusiak, Unai Rementeriak, eta Gipuzkoako ahaldun nagusiak, Markel Olanok parte hartuko dute.
Sabino Arana Fundazioak, Euskaltzaindiarekin eta Zuzenbidearen Euskal Akademiarekin elkarlanean, “Euskara Foru Aldundien ibilbidean” izeneko jardunaldia antolatu du. Jardunaldia otsailaren 19an izango da, ostiralarekin, 9:15etik 13:15era, Fundazioaren egoitzan, eta bertan, euskal kulturari eta hizkuntzari lotutako ordezkari esanguratsuek parte hartuko dute, besteak beste, Bizkaiko ahaldun nagusiak, Unai Rementeriak, eta Gipuzkoako ahaldun nagusiak, Markel Olanok.
Jardunaldi honen bidez, euskarak euskal herritarren erakunde-bizitzan izan duen erabilera jorratuko da ikuspegi historikotik eta, gainera, euskara lege-, administrazio- eta gizarte-esparruetan bizirik egon zedin, Bizkaiko eta Gipuzkoako aldundiek 1917 eta 1923 urteen artean izan zuten ekimen garrantzitsua aztertuko da.
Era berean, euskara biziberritzeari dagokionez, euskal erakundeek historian zehar izan duten ekimena aztertuko da jardunaldi horretan. Horretarako, Juan Madariagak, Nafarroako Unibertsitate Publikoko irakasleak; Andrés Urrutiak, Zuzenbidearen Euskal Akademiako zuzendariorde eta Euskaltzainburuak; Joseba K. Pérez de Herediak, Arabako Foru Aldundiko Euskara, Kultura eta Kirol Saileko zuzendariak; Ana de Castrok, Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara zuzendariak; eta Mikel Irizarrek, Gipuzkoako Foru Aldundiko Hizkuntza Berdintasunerako zuzendari nagusiak, parte hartuko dute jardunaldian.
Ezinbestekoa da BAIEZTATZEA jardunaldian parte hartzekotan)