Hedabideentzako deialdia 2016ko ekainaren 17a

Gerra Zibileko gudari eta milizianoentzako omenaldia Artxandako “La Huella-Aterpe 1936” eskulturaren X. urteurrenean

2016ko ekainaren 19a, igandearekin, 13:00ean

Gerra Zibileko gudari eta milizianoentzako omenaldia Artxandako “La Huella-Aterpe 1936” eskulturaren X. urteurrenean

Datorren ekainaren 19an, igandearekin, eguerdiko ordu batean, Artxandako “Aterpe 1936” edo “La Huella” izenez ezaguna den eskulturaren aurrean urtero-urtero egiten den lore-eskaintza izango da, Gerra Zibilean faxismoaren aurka eta demokraziaren zein askatasunaren alde borrokan egin zuten gudari eta milizianoen omenez. Aurten, gainera, eskulturaren 10. urteurrena ospatuko dugu.

José Morenok, Eusko Langileen Alkartasunako San Andres batailoiko gudariak, eta Juana Lizarriturrik, miliziano baten alabak, ekitaldian parte hartuko dute senide, lagun eta erakundeetako ordezkariek lagundurik. Frontean, kartzeletan, frankismoaren kontzentrazio-esparruetan, erbestean eta abarretan printzipioen eta askatasunaren alde dena eman zuten 40.000 gudari eta milizianoak oroituko dira ekitaldi horretan.

Sabino Arana Fundazioak, Eusko Lurra Fundazioak, Ramón Rubial Fundazioa, Manu Robles Arangiz Institutuak, Fundación de Investigaciones Marxistas eta Luis Arrieta Fundazio Libertarioak ekitaldian parte-hartzera gonbidatu nahi dituzte herritara guztiak. Hauxe izango da egitaraua, 13:00etatik aurrera

Txalaparta

José Moreno (gaztelaniaz) eta Juana Lizarriturri (euskaraz).

Musika-emanaldi laburra (sokako tresnak).

Lore-eskaintza.

Abesbatza.

Portugaleteko artista Juanjo Novellak egin zuen “Aterpe 1936” eskultura, eta 2006ko ekainaren 18an inauguratu zen, Euzkadiko Gobernuaren agintepean, 36ko gerran eta ondoko diktadura frankistan, legezko agintariak eta euskal herritarren askatasuna eta eskubideak defendatu pertsona guztien oroitzapenez.

Eskulturak 8.000 kilogramoko pisua du eta sei metro garai da. Karbono-altzairuz eginda dago, plasmaz ebaki zen eta eskuz akabatu ziren ertz guztiak.