Hedabideentzako deialdia 2018ko ekainaren 14a

Gerra Zibileko gudari, miliziano eta emakumeentzako omenaldia Artxandako “La Huella-Aterpe 1936” eskulturaren aurrean

EAJ-PNV, PSE-PSOE, EAE-ANV, PCE-EPK alderdiek, ELA-STV, UGT eta CNT sindikatuek Sabino Arana, Eusko Lurra, Ramón Rubial fundazioek, Manu Robles-Arangiz Institutuak, Ikerketa Marxisten Fundazioak eta Anselmo Lorenzo Ikasketa Libertarioen Fundazioak antolatu duten ekitaldia ekainaren 17an egingo da, igandearekin, 13:00etan

Gerra Zibileko gudari, miliziano eta emakumeentzako omenaldia Artxandako “La Huella-Aterpe 1936” eskulturaren aurrean

Datorren ekainaren 17an, igandearekin, eguerdiko 1ean, Artxandako “Aterpe 1936” edo “La Huella” izenez ezaguna den eskulturaren aurrean urtero-urtero egiten den lore-eskaintza izango da, Gerra Zibilean faxismoaren aurka eta demokraziaren zein askatasunaren alde borrokan egin zuten gudari, miliziano eta emakumeen omenez.

Frontean, kartzeletan, frankismoaren kontzentrazio-esparruetan, atzerrialdian eta abarretan Euskadiko printzipioen eta askatasunaren alde dena eman zuten 40.000 gudari eta milizianoak oroituko dira ekitaldi horretan eta horien familiako kideek, lagunek eta erakundeetako ordezkariek parte hartuko dute ekitaldian.

San Andrés batailoiko José Moreno gudariak, Meabe batailoiko Alejandro del Amo milizianoak eta Luis Ortiz Alfau errepublikar teniente izandakoak ere parte hartuko dute ekitaldian.

Portugaleteko Elai-Alai taldeko gazte bik irakurriko dute omenaldiari buruzko testua. Esan beharra dago Elai-Alai elkarteak Aterpe 1936 monumentuaren bultzatzailea izan zela.  

Egitaraua:

12:45 Aitite-amama eta ordezkarientzako harrera.

12:55 Txalaparta-deia, ekitaldian parte hartzeko.

13:00 Omenduen aldeko ohorezko aurreskua.

13:05 Soka-talde batek jotako musika-saioa.

Hitzaldia.

Bigarren musika-saioa.

Abesbatzak girotutako lore-eskaintza.

 Portugaleteko artista Juanjo Novellak egin zuen “Aterpe 1936” eskultura, eta 2006ko ekainaren 18an inauguratu zen, Euzkadiko Gobernuaren agintepean, 36ko gerran eta ondoko diktadura frankistan, legezko agintariak eta euskal herritarren askatasuna eta eskubideak defendatu pertsona guztien oroitzapenez.

Eskulturak 8.000 kilogramoko pisua du eta sei metro garai da. Karbono-altzairuz eginda dago, plasmaz ebaki zen eta eskuz akabatu ziren ertz guztiak.