Hedabideentzako deialdia • 2015ko maiatzaren 14a
Goaz Museum-ek Museoen Nazioarteko Eguna ospatuko du eskola-umeak gonbidatuz kamara ilunaren ariketa egiteko
Astelehenean, 18
Museoen Nazioarteko Eguna dela-eta, aurten maiatzaren 18an, datorren astelehenean eta “Museoak gizarte jasangarri baterako” lelopean, Goaz Museum-ek doako tailer didaktiko bat antolatuko du lehen hezkuntzako 4. eta 6. Maila arteko eskola-umeentzat, bertan praktikan jarriko direlarik ingurugiroarekiko errespetua eta jasangarritasuna kontzeptuak.
Horretarako, kartoi birziklagarrizko kaxa bat, pintura, paper begetala, lupa bat eta etxean bertan aurkitu daitezkeen zenbait material erabiliz, ariketa txiki bat egingo da erakusteko zelan funtzionatzen duen argazki kamera batek.
Aurtengo leloa “Museoak gizarte jasangarri baterako” denez, azpimarratu nahi da museoek gizarte ez hain xahutzailea, solidarioagoa eta sistema biologikoekiko baliabideak hobeto erabiliko dituen baterantz abiatzeko publikoa sentsibilizatzerako orduan jokatu behar duten eginkizuna.