Hedabideentzako deialdia 2016ko apirilaren 5a

Gorazarrea: Castelaori Sabino Arana Fundazioak eta Euskadiko Irmandade de Centros Galegosek

Datorren igandean, apirilak 10, 12:00etan Bilboko Txurdinaga auzoko Europa parkean.

Gorazarrea: Castelaori Sabino Arana Fundazioak eta Euskadiko Irmandade de Centros Galegosek

Sabino Arana Fundazioak eta Euskadiko Irmandade de Centros Galegosek datorren igandean, apirilak 10, 12:00etan, ekanduzko lore-eskaintza egingo diote Alfonso Daniel Rodriguez Castelao politikari eta galiziar nazionalismo modernoaren sortzaileari Bilboko Txurdinaga auzoko Europa parkean, Castelaori berari eskainitako eskulturaren aurrean.

Ekitaldian izango dira Bilboko Udaleko alkatea,  Juan Mª Aburto, Euskadiko Irmandade de Centros Galegoseko presidentea, Pilar Rodríguez, Sabino Arana Fundazioko lehendakaria, Juan Mari Atutxa, eta beste ordezkari instituzional batzuk.

Dagoeneko elkarraldi horren hogeigarren aldia delarik, gorazarrearen asmoa izaten da, galiziar eta euskal herriek duela hamarkadak ditugun harreman historiko eta bikainak berrestea.