Hedabideentzako deialdia 2015ko urtarrilaren 8a

HEDABIDEEI "2014ko SABINO ARANA SARIAK" AURKEZTEA

Ostirala, urtarrilak 9, 11:00etan Sabino Ararana Fundazioaren egoitzan

HEDABIDEEI "2014ko SABINO ARANA SARIAK" AURKEZTEA

Sabino Arana Fundazioak prentsaurreko baterako deialdia luzatzen die hedabideei bertan 2014ko Sabino Arana Sariak aurkezteko; ekitaldia bihar ostirala, 2015ko urtarrilaren 9an, egingo da 11:00etan beraren egoitzan, Bilboko Mandobide, 6, kalean.

Sabino Arana Sariek XXVI. edizioa dute aurtengo hau eta urtero ematen dira euskal abertzaletasunaren sortzailearen jaiotzaren urteurrenaren karietara. Sari hauen bidez Sabino Arana Fundazioak  gizartea zerbitzatzeko nahiagatik eta haren alde norberaren burua eskaintzeko gaitasunagatik nabarmentzen diren pertsonak, erakundeak nahiz gizaldeak eskertzen ditu.

HEDABIDEEI DEIALDIA

EGUNA: Ostirala, 2015ko urtarrilaren 9a

LEKUA: Sabino Arana Fundazioaren egoitzan (Mandobide, 6. Bilbao).

ORDUA: 11:00

PARTEHARTZAILEAK:

Juan Maria Atutxa, Sabino Arana Fundazioko lehendakaria.

Irune Zuluaga, Sabino Arana Fundazioko zuzendaria