Hedabideentzako deialdia 2015ko abenduaren 17a

Hedabideei "2015eko Sabino Arana Sariak" aurkeztea

Sabino Arana Fundazioak prentsaurreko baterako deialdia luzatzen die hedabideei bertan 2015eko Sabino Arana Sariak aurkezteko; ekitaldia etzi, larunbata, 2015eko abenduaren 19an, egingo da 11:30etan beraren egoitzan, Bilboko Mandobide, 6, kalean.

Sabino Arana Sariek XXVII. edizioa dute aurtengo hau eta urtero ematen dira euskal abertzaletasunaren sortzailearen jaiotzaren urteurrenaren karietara. Sari hauen bidez Sabino Arana Fundazioak  gizartea zerbitzatzeko nahiagatik eta haren alde norberaren burua eskaintzeko gaitasunagatik nabarmentzen diren pertsonak, erakundeak nahiz gizaldeak eskertzen ditu.

HEDABIDEEI DEIALDIA

EGUNA: Larunbata, 2015eko abenduaren 19a

LEKUA: Sabino Arana Fundazioaren egoitzan (Mandobide, 6. Bilbao).

ORDUA: 11:30

PARTEHARTZAILEAK: Juan Maria Atutxa, Sabino Arana Fundazioko lehendakaria eta Irune Zuluaga, Sabino Arana Fundazioko zuzendaria