Hedabideentzako deialdia 2014ko abenduaren 17a

Heldu da Bilbora “Goazen gudari danok… Arkeologia eta memoria historikoa” erakusketa ibiltaria

Bilbon, erakusketari orain artean ikusi gabeko beste atal bat erantsi zaio, jakitera emateko arkeologia nola izan daitekeen baliagarria edozein aro historiko ikertzeko metodo gisa. Eta ikusi ahalko da Bizkaiko Arkeologi Museoan, datorren otsailaren 28a bitartean.

Heldu da Bilbora “Goazen gudari danok… Arkeologia eta memoria historikoa” erakusketa ibiltaria

GIDARIDUN BISITA HEDABIDEENTZAT

BIHAR, ABENDUAREN 18a, OSTEGUNA, 10:00 

BIZKAIKO ARKEOLOGI MUSEOA (Mallona Galtzada, 2. Bilbo)

PARTE-HARTZAILEAK:

JOSUNE ARIZTONDO (Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura diputatua)

IÑAKI GARCÍA CAMINO (Bizkaiko Arkeologi Museoko zuzendaria)

IÑAKI GOIOGANA (Historialaria. Erakusketaren arduraduna)

ERAKUSKETAREN INAUGURAZIOA

BIHAR, ABENDUAREN 18a, OSTEGUNA, 18:00

BIZKAIKO ARKEOLOGI MUSEOA  (Mallona Galtzada, 2. Bilbo)

PARTE-HARTZAILEAK:

JOSE LUIS BILBAO (Bizkaiko ahaldun nagusia).

IBON ARESO (Bilboko alkatea).

JOSUNE ARIZTONDO (Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura diputatua)

JUAN Mª ATUTXA (Sabino Arana Fundazioko lehendakaria)

IÑAKI GARCÍA CAMINO (Bizkaiko Arkeologi Museoko zuzendaria)

IÑAKI GOIOGANA (Historialaria. Erakusketaren arduraduna).

Bihar, osteguna, abenduaren 18an, 18:00etan (10:00etan hedabideentzat), Bizkaiko Arkeologi Museoak (Mallona Galtzada, 2) “Goazen gudari danok…. Arkeologia eta memoria historikoa. Askatasun bidean Zirardamendi-Aiastia (San Migel) Elgoibar, 1936, En defensa de la libertad” erakusketa ibiltaria inauguratuko du Bilbon.

Erakusketa Sabino Arana Fundazioak antolatu du, zenbait udalekin eta beste instituzio eta beste kultur erakunde batzuekin, besteak beste, Aranzadi Elkartearekin eta Sancho de Beurko Elkartearekin elkarlanean. Erakusketa beste programa baten barruan dago, zehazki Zirardamendi-Elgoibar frontean, 1936ko irailean,  gertatu zen  guduaren oroitzapenezko ekitaldien egitarauan, zeinen bidez, gainera, gorazarre egin nahi baitzaie orduan hil ziren milizianoei eta gudariei, haietariko asko bizkaitarrak.