Hedabideentzako deialdia • 2017ko maiatzaren 2a
Hermes aldizkariaren 55. alearen aurkezpena, euskal erakunde batean Bizkaiko Foru Aldundia, abertzaleek gehiengoa lortu zutenetik lehen mendeurrena dela eta
Herrialdeko 29 pertsona ospetsuk gogoeta egingo dute euskal aberriaren XXI. mendeko erronkez eta gure erakunde-esparruaz, aberrigintzaren eta gizartegintzaren eragiletzat hartuta
2017an, 100 urte beteko dira Hermes aldizkariaren lehen alea argitaratu zenetik eta euskal erakunde batean Bizkaiko Foru Aldundian abertzaleek gehiengoa lehen aldiz lortu zutenetik. Mendeurren hori dela eta, Sabino Arana Fundazioak aipatutako bi urtemugei eskainitako HERMES pentsamendu eta historia aldizkariaren 55. zenbakia aurkeztuko du maiatzaren 4an, ostegunarekin, goizeko 11:00etan, Bilboko egoitzan.
Ekitaldi horretan, ondokoek parte hartuko dute: Euskaltzainburua, Andres Urrutia; EHU katedradun Joseba Agirreazkuenaga; Sabino Arana Fundazioko lehendakaria, Juan Mª Atutxa; eta Hermes aldizkariaren zuzendaria, José Antonio Rodríguez Ranz.
Bi urtemuga gogoangarri horiek aintzat hartuta, Hermes aldizkariaren ale berezia (55. zenbakia) argitaratu nahi dugu aurtengo udaberrian eta, bertan, ardura instituzional eta politikoak dituzten eta izan dituzten abertzaleen eta beste pertsona ospetsu batzuen –historialariak, politologoak, soziologoak, Zuzenbideko adituak, gure herriko kultura-erakundeetako zuzendariak…- gogoetak eta ekarpenak jaso nahi ditugu, gogoetaren eta iritzi-sorreraren ingurumarian.
Kolaborazioek euskal abertzaletasunaren iragana, oraina eta geroa aztertuko dute. Era berean, euskal nazioaren XXI. mendeko erronkak mahairatu eta gure erakunde-esparrua eratzeko aukerez eztabaidatuko dute, esparru hori aberrigintzaren eta gizartegintzaren eragiletzat hartuta.
Ale berezian, ondokoen kolaborazioak agertuko dira: Iñigo Urkullu lehendakaria, Andoni Ortuzar, Bakartxo Tejeria, Carlos Garaikoetxea, José Antonio Ardanza, Unai Rementeria, Markel Olano, Eider Mendoza, Juan Mª Aburto, Izaskun Bilbao, Jokin Bildarratz, Andres Urrutia, Joseba Agirreazkuenaga, Mikel Xabier Aizpuru, Juan José Álvarez, José Ramón Beloki, Jose Manuel Bujanda, Javier Elzo, Ander Gurrutxaga, Eugenio Ibarzabal, Daniel Innerarity, Santiago Larrazabal, Jean Claude Larronde, Francisco Letamendia, Koldo Mediavilla, Gregorio Monreal, Txema, Roman Sudupe eta Ramón Zallo.