Hedabideentzako deialdia • 2014ko martxoaren 19a
Hitzaldia “Luis de Arana y Goiri: un arquitecto desconocido, 1862-1893-1951”; Hizlaria, Gorka Perez de la Peña
Ekitaldia datorren asteko ostegunean, martxoaren 27an, 19:30ean, izango da, Sabino Arana Fundazioaren egoitzan, eta bertan EAJ-PNVren BBBko lehendakari Itxaso Atutxak ere hitz egingo du
“Luis de Arana y Goiri: un arquitecto desconocido, 1862-1893-1951” (Luis Arana Goiri: arkitekto ezezaguna, 1862-1893-1951) Gorka Pérez de la Peña Oleaga historialariaren lan bat da; liburuan zehar egileak Luis Arana Goirik arkitekto gisa garatutako lanbide-jarduna aztertzen du, EAJ-PNVren historian, zehazki, eta Euskadirenean, oro har, izan zuen eragin erabakigarriaz harantzago.
Izan ere, Luis Aranaz behin eta berriz, gogaitu arte, esan izan da, ez zuela jardun bere lanbidean, benetan haren lanbide-egintzan 444 proiektu zenbatzen direnean. Eta ez da ahaztu behar, bera izan zela Ikurrinaren diseinua egin zuena, 1984an, bere anaia Sabinorekin batera.
Luis Arana liburu honetan arkitekto bikain gisa agertzen zaigu, Euskadiko arkitektura garaikideko onenetako bat legez, bere lan-multzo apartarengatik. Lan haiek nortasun bereziko interpretazio bati jarraitzen zaizkio, gehien bat hiru estilotan ematen dituelarik, hots: neovasco deritzona, art deco eta arrazionalismoa. Arkitekto bat prestakuntza eklektiko sendoa jaso zuena, horrek ahalbidetu ziolarik, errazago bereganatzea eta bateratzea berak lan egin zuen urteetan nagusi izan ziren estilo-joerak.
Gorka Pérez de la Peñaren hitzaldia, martxoaren 27an, ostegunarekin, 19:30ean, izango da, Sabino Arana Fundazioaren egoitzan (Mandobide/k, 6. Bilbo).