Hedabideentzako deialdia • 2022ko ekainaren 19a
1937-2022: Omenaldia gudariei eta milizianoei
Bilboren defentsaren 85. Urteurrena
- 2022ko ekainaren 19a, igandea
- 09:30h -(e)tik 12:30h -(e)tara
- Bilbao - Artxanda
Artxandako batailan desagertutako gudari edo miliziano baten senitartekoa bazara, egiaztatu, mesedez, ekainaren 16a baino lehen, bertaratzekoa bazara, honako helbide elektroniko honetan:
gogora.memoriahistorikoa@euskadi.eus
gogora.memoriahistorikoa1@euskadi.eus
i-urkiaga@euskadi.eus
Egitaraua:
9:30 Moyua plaza. Aintzatespena 36ko belaunaldiari eta lore- eskaintza José Antonio Agirre Lekube Lehendakariaren estatuaren aurrean –Carlton hotelaren alboan–; hura da EAJ-PNVko, ANVko, PSOEko; PCE-EPK-ko, Unión Republicanako eta Izquierda Republicanako ordezkariek osatutako Eusko Jaurlaritzaren batasun nazionalaren lehen egoitza.
10:00 Igoera herrikoia Artxandara, La Salve zubitik eta Pikotamenditik. Hamaiketakoa.
11:15 Bisita gidatua Bilboko defentsa-lerroko lubakira, lehengo Artxandako kasinoaren alboan; oraintsu berritu da lubakia.
12:30 Artxanda - Aterpe eskultura 1936 - “La Huella”:
Omenaldia Bilboko defentsan borrokatu zuten gudari eta milizianoei.
Aintzatespena Euskadiko askatasunaren, demokraziaren eta autogobernuaren alde Artxandako batailan desagertutako familiei.
“Frentes de Euzkadi”, “Lubakikoak” eta “Cinturón de Hierro” berregite-taldeak
Santutxuko txalaparta-eskola.
Udal Musika Eskolako harizko bikotea
Fundazioek, sindikatuek eta alderdi historikoek adostutako baterako adierazpenaren irakurketa.
Lore-eskaintza Ohorezko aurreskua
“Garaizarko Matsorriak” abesbatza
Garaiko melodiak Ibon Coteronekin, albokarekin