Hedabideentzako deialdia • 2023ko ekainaren 18a
Gerra Zibileko gudari, miliziano eta emakumeentzako omenaldia Artxandako “Aterpe 1936” eskulturaren aurrean
- Memoria jagoteko hainbat erakundek, fundaziok, alderdi politikok eta sindikatuk antolaturiko ekitaldia igande honetan izango da, ekainaren 18an, eguerdiko 12etan.
- Ekitaldiaren barruan, Eusko Jaurlaritzak inguru horretan azken hilabeteetan berreskuratutako bi borrokalariren gorpuzkinak emango dizkie senideei.
- 2023ko ekainaren 18a, igandea
- 12:00h -(e)tik 13:00h -(e)tara
- Artxanda
Igande honetan, ekainaren 18an, 12:00etan, Artxandako “Aterpe 1936” eskulturaren aurrean urtero-urtero egin ohi den lore-eskaintza izango da, Gerra Zibilean, faxismoaren aurka, demokraziaren eta Euskadiren askatasunaren alde borrokan aritu ziren pertsona guztiak omentzeko.
Senideek, lagunek eta erakundeetako hainbat ordezkarik parte hartuko dute ekitaldian. Bertan, gudako frontean, frankismoak ezarritako kartzeletan, kontzentrazio-esparruetan, erbestean, eta abarretan Euskadiko printzipio eta askatasunen alde dena eman zuten 40.000 gudari eta miliziano baino gehiago gogoratuko dituzte.
Ekitaldiaren barruan, Eusko Jaurlaritzak inguru horretan azken hilabeteetan berreskuratutako bi borrokalariren gorpuzkinak emango dizkie senideei.
Ekitaldiaren egitaraua
12:00 Txalaparta.
12:05 Ekitaldiaren aurkezpena
12:10 Diskurtsoaren irakurraldia, bi gazteren eskutik.
12:15 Bideo-emanaldia.
12:25 Gorpuzkinak eta txostenak ematea borrokalarien senideei.
12:30 Senideen solasaldia.
12:37 Ohorezko aurreskua.
12:40 Biolin-musikaz girotutako lore-eskaintza.