Hedabideentzako deialdia 2022ko urriaren 27a

Jardunaldia: Agiri historikoak gizarte garaikidean: Legea, Ondarea eta Memoria

Euskadiko Dokumentu Kudeaketa Integralaren Legea, ondare publikoa eta pribatua zaintzea edo Memoria demokratikora begira dokumentu funtsak ezagutu ahal izatea (militarren agiritegiak, sekretu ofizialen legea) jorratuko dira urte luzeetako eskarmentua duten adituen eskutik.

Jardunaldia: Agiri historikoak gizarte garaikidean: Legea, Ondarea eta Memoria
  • 2022ko urriaren 27a, osteguna
  • 09:30h -(e)tik 14:00h -(e)tara
  • Sabino Arana Fundazioa

Jardunaldian honako hauek hartuko dute parte:

  • Mikel Aizpuru, Eusko Jaurlaritzaren Kultura Ondarearen zuzendaria
  • Jon Bagües, Eresbil- Musikaren euskal artxiboaren zuzendari ohia
  • Henar Alonso, Avilako Artxibo Militar Orokorraren Deskribapen Sailaren burua  (deskargatu pdf aurkezpena)

Euskal Abertzaletasunaren Agiritegiak 30 urte beteko ditu 2022an. Urteurren hau ospatzeko, Sabino Arana Fundazioak eta ALDEEk  jardunaldi bat antolatu du urriaren 27rako “Agiri historikoak gizarte garaikidean: Legea, Ondarea eta Memoria” izenburupean, interesdun guztiei gai honen inguruko azken berriak ezagutzera emateko.

Euskadiko Dokumentu Kudeaketa Integralaren Legea, iragan ekainean onartua, ondare publikoa eta pribatua zaintzea edo Memoria demokratikora begira dokumentu funtsak ezagutu ahal izatea (militarren agiritegiak, sekretu ofizialen legea) jorratuko dira urte luzeetako eskarmentua duten adituen eskutik.

Egungo egoerari buruzko ikuskera horri lotuta, Euskal Abertzaletasunaren Agiritegiak bere 30 urteen balantzea egingo du: Bildu diren funtsak, antolatuta, gordeta eta ikertzaileen zerbitzura jarrita; eman diren zerbitzuak, kontsultak eta etorkizunerako proiektuak, XXI. mendean ezinbesteko erreferente bihurtu dutenak Euskadiko historia ezagutzeko.

Mintegia egingo da bereziki dokumentazio eta informazio arloko profesionalentzat, baina formatu irekian egingo da ikertzaileentzat, ikasleentzat edo berritasun hauen inguruan xehetasun gehiago ezagutu nahi dituzten bestelako interesdunentzat.

Sarrera librea izango da eta bertan izateko izena eman beharko da aldee.eus-en edo Sabino Arana Fundazioan  (idazkaritza@sabinoarana.eus edo 94.405.64.50).

Oharra: Bertaratze-egiaztagiria emango zaio eskatzen duenari

 

EGITARAUA

SABINO ARANA FUNDAZIOAREN

EUSKAL ABERTZALETASUNAREN AGIRITEGIAREN 30. URTEURRENA 

 

"Agiri historikoak gizarte garaikidean: Legea, Ondarea eta Memoria”

 

9:30ean Jardunaldiaren irekiera eta aurkezpena

  • Mireia Zarate, Sabino Arana Fundazioaren presidentea
  • Fernando Juárez, ALDEE-ren presidentea

9:45etik - 11:15era: Lehen zatia: Legeria eta Ondarea zaintzea. Hizlariak:

  • Mikel Aizpuru, Eusko Jaurlaritzaren Kultura Ondarearen zuzendaria, 9:45etik 10:30era: Agirien kudeaketa integralaren legea: etapa berri baten hasiera .
  • Jon Bagües, Eresbil- Musikaren euskal artxiboaren zuzendari ohia, 10:30etik 11:15era: Ondarea zaintzeko ekimen publiko eta pribatuak: Gerra zibila eta dokumentu-iturriak Euskal Herrian kasu gisa.

11:15etik - 11:45era: Atsedenaldia – kafea

11:45etik - 13:00era: Bigarren zatia: Informazioa jasotzea eta Memoria eraikitzea. Hizlariak:

  • Henar Alonso, Avilako Artxibo Militar Orokorraren Deskribapen Sailaren burua 11:45etik 12:30era: Memoria demokratikoa eta dokumentu funtsetara sartzea: egungo egoera eta garatzeko aukerak.
  • Iñaki Goiogana, Euskal Abertzaletasunaren Agiritegia, 12:30etik 13:00era: 30 urteko klandestinitatea eta gero: euskal abertzaletasunaren agiri historikoen kudeaketa .

13:00etik - 13:45era: Mahai Ingurua  lau hizlariekin: Aurkeztu diren gaiei buruzko galderak, gure zentroetan ondarea zaintzeko lanaren inguruan planteatu diren arazoak eta/edo bizi izandako esperientziak, erabiltzaile eta ikertzaileari ematen zaion zerbitzua, memoria, eta abar.

13:45ean Amaiera

14:00h. Otamena