Hedabideentzako deialdia 2024ko azaroaren 5a

Artxibo historikoetako prestakuntza eta ikerketa lanean sakontzeko jardunaldia

Azaroaren 5ean, asteartearekin, unibertsitateko irakasleek eta artxibo historikoetako arduradunek parte hartuko dute, SAFen, unibertsitateko gazteak artxiboetan prestatzeko eta ikertzeko lanak jorratuko diren topaldi batean.

 

Artxibo historikoak: formakuntza eta ikerketa Artxibo historikoak: formakuntza eta ikerketa
  • 2024ko azaroaren 5a, asteartea
  • 09:15h -(e)tik 13:30h -(e)tara
  • Sabino Arana Fundazioa

Azaroaren 5ean, Sabino Arana Fundazioak jardunaldi bat antolatu du artxibo historikoetako prestakuntza eta ikerketari buruz, Euskal Abertzaletasunaren Agiritegiak dokumentazio historikoaren informazioa herritar ororen eskueran antolatu dituen jardunaldien esparruan. Unibertsitateko irakasleekin eta artxiboetako arduradunekin batera, ikasleen, gradudunen eta graduondoko ikasleen prestakuntzaren egungo egoera aztertuko da, gure dokumentu-ondareari gagozkiola. Helburua dokumentuak erregistratzeko, antolatzeko, deskribatzeko eta bilatzeko teknika dokumentalak ezagutzea da, baita gure zentroetan gordetako funtsei esker, etorkizunean jorratu daitezkeen etorkizuneko ikerketak ezagutzea ere.

Eskainitako prestakuntza amaitutakoan, Euskal Abertzaletasunaren Agiritegian, gure Memoria Historikoari lotutako hainbat alderditan sakontzea da azterlanen helburua.

Hilaren 5eko ekitaldian, Óscar Álvarez Gila UPV/EHUko Amerikako Historiako irakasle titularrak parte hartuko du lehen atalean. Hark azalduko digu gureak lako zentroetan (Giza Zientzietako graduei lotuagoak) praktikak sustatzeko eta prestatzeko egoera zein den gaur egun; bestetik, Caceresko Probintziako Artxibo Historikoko zuzendariak, Esperanza Díaz Garcíak, Extremadurako Unibertsitatearekin eta praktiketako ikasleekin lankidetzan ibilbide luzea egin duenak jardungo du atal horretan. Atsedenaldiaren ondotik, bigarren atalari ekingo diote Bizkaiko Elizaren Artxibo Historikoak, Sancho el Sabio Fundazioak (Vitoria-Gasteiz) eta Sabino Arana Fundazioak. Atal horretan, ikasleak edo ikasle ohiak ere arituo dira, euren esperientziaz edo gure zentroetan egindako ibilbideaz hitz egin diezaguten.

Jardunaldia, beraz, hezkuntza-arloko, teknikari eta graduko nahiz graduondoko ikasleentzat izango da, batez ere, baina beti bezala, gaian sakondu nahi duen ororentzat ere zabalik egongo da. Jardunaldia doakoa izango da, baina ezinbestekoa da aldez aurretik izena ematea Sabino Arana Fundaziora deituta (94.405.64.50) edo posta elektronikoa bidalita (idazkaritza@sabinoarana.eus).

 

EGITARAUA

09:15 Aurkezpena

- Mireia Zarate, Sabino Arana Fundazioko presidentea

- Adolfo Morais, Eusko Jaurlaritzako Unibertsitate eta Ikerketa sailburuordea


09:30 - 11:20 Lehen zatia
: Unibertsitatea eta Artxibo publikoak. Aurkezle eta moderatzaile, Luis de Guezala (Euskal Abertzaletasunaren Agiritegia)

 09:30 - 10:15 Óscar Álvarez,  Amerikako Historiako irakasle titularra UPV/EHUn: "Dokumenturik gabeko historia, artxiborik gabeko historialariak? Historiako unibertsitate-irakaskuntzaren murgiltze praktikoaren komenigarritasunari/beharrari buruz hausnartuz"

10:15 - 11:00 Esperanza Díaz, Caceres Probintziako Artxibo Historikoko zuzendaria: "Prestakuntza-esperientzia Caceres Probintziako Artxibo Historikoan"

11:00 - 11:20      Galderen txanda

11:20 - 11:45 Atsedenaldia-kafea

11:45 - 13:30 Bigarren zatia: Prestakuntza-esperientziak artxibo pribatuetan. Aurkezle eta moderatzaile, Iñaki Goiogana  (Euskal Abertzaletasunaren Agiritegia)

 11:45 - 12:10: Sancho el Sabio Fundazioa, Jesús Zubiaga, zuzendaria, eta Cristina Gareta, zuzendariordea

 12:10 - 12:35: Bizkaiko Elizaren Histori Artxiboa, Anabella Barroso, zuzendaria, eta Silvia Carnicero (MSN Dokutalde enpresaren bazkide sortzailea)

 12:35 - 13:00: Euskal Abertzaletasunaren Agiritegia - SAF, Eduardo Jauregi, koordinatzailea, eta María Galíndez, BBVA Artxibo Historikoa proiekturako Zerbitzu Mugikorreko artxibo-teknikaria

13:00 - 13:30: Galderen txanda

13:30  Itxiera eta koktela