Hedabideentzako deialdia • 2014ko ekainaren 3a
Josu Erkorekak eta Iñaki Anasagastik, biek idatzitako “Abertzale bat New Yorken: José Luis de la Lombana” liburua aurkeztuko dute
Asteazkenean, ekainaren 11n, 19:30ean, Sabino Arana Fundazioaren egoitzan. Ingelesez argitaratu zuen Nevadako Unibertsitateko (Reno) Euskal Ikasketen Zentroak. Jelkide gazte baten historia kontatzen du; Europarako bakea eskatzeko 1938an New Yorkera joan zelarik, erbestean geratu zen espainiar errepublikanoekin eta euskal, katalan eta galiziar nazionalistekin lan egiten.
Datorren asteazkenean, ekainak 11, 19:30ean, Josu Erkorekak eta Iñaki Anasagastik eurek biek egindako “A Basque Patriot in New York. Jose Luis de la Lombana y Foncea and the Euskadi Delegation in the United States” (Abertzale bat New Yorken. José Luis de la Lombana Foncea eta Euzkadiren Ordezkaritza Estatu Batuetan) liburua aurkeztuko dute. Aurkezpen-ekitaldia Sabino Arana Fundazioaren egoitzan (Mandobide, 6. Bilbo) egingo da. Liburua Nevadako Unibertsitateko (Reno) Euskal Ikasketen Zentroak argitaratu du ingelesez, Estatu Batuetan
Gaur egun Euskadin ez dago José Luis de la Lombana Foncearen figuraren gomuta handirik. Hala ere, “Abertzale bat New Yorken” liburuak jelkide arabar gazte baten historia ezin sinetsizkoa jasotzen du; Gasteizen jaio zen, 1911ko apirilaren 3an eta Gerra Zibila bete betean zela Estatu Batuetara joan zen Europarako bakea eskatzera, eta orduan, erbestean zela, txosten eta ohar ugari egin zituen estatubatuar gizarteari zein euskal abertzaletasunari buruzkoak. Hori guztia oso garai korapilatsu eta iskanbilatsu baten esparruan, hala Estatu Batuetan bertan nola Munduko gainerako lekuetan.
Liburuak haren biografia kontatzen du: Madrilen jaso zuen hezkuntzatik hasi eta 1936ko Gerra Zibila ekarri zuen estatu-kolpe militarraren garaiko erresistentzia eta Gasteizen espetxeratua izan zen sasoia, bai handik ihes egin eta Frantziara joan zenekoa, gero Bartzelonako aktibismoa —hiri horretan, erbestaldiko Euzkadiko Jaurlaritza sostengatzen zuen Euzkadi egunkari jelkideko editore gisa egin zuen lan— eta azkenik beraren erbestaldia.
Eguna: 2014ko ekainaren 11, asteazkena
Ordua: 19:30
Lekua: Sabino Arana Fundazioa (Mandobide, 6. Bilbo)
Hitz egingo dutenak: Josu Erkoreka, Iñaki Anasagasti eta Xabier Irujo, editorea, Nevadako Unibertsitateko (Reno) Euskal Ikasketen Zentroko zuzendarikidea
ETORTZEA BAIEZTATU / CONFIRMAR ASISTENCIA
Hemendik aurrera www.sabinoarana.org web orriko azken berrien jakinarazpena jaso nahi ez baduzu, mesedez sakatu hemen baja emateko.
Mezu@ harpidetza
Si no quieres recibir en lo sucesivo este mailing con las últimas novedades y noticias de la web www.sabinoarana.org, por favor pulsa aquí para darte de baja.
Suscripción mezu@