Hedabideentzako deialdia • 2017ko ekainaren 7a
Juan Mª Aburto Bilboko Alkateak “HERMES” aldizkariaren zenbaki berezia aurkeztuko du “EGUNA” euskara hutsean egindako lehen egunkariaren 80. urteurrena dela eta
EGUNA: astelehena, 2017ko ekainaren 12a. LEKUA: Euskaltzaindiaren egoitza (Plaza Barria, 15) ORDUA: 11:00
EGUNA euskara hutsean idatzitako lehen egunkariaren sorreraren 80. urteurrenean, zenbait ekitaldi egiten ari dira hura gogoratzeko. Horien artean, Juan Mari Aburto Bilboko alkateak, Andres Urrutia euskaltzainburuak eta Jose Antonio Rodríguez Ranz “Hermes” pentsamendu eta historiako aldizkariaren zuzendariak, Eguna aldizkariari buruzko HERMES aldizkariaren zenbaki berezi hau aurkeztuko dute gaur Euskaltzaindiako egoitzan.
EGUNA aldizkariaren sorrera gogoratzeko ekitaldiak otsailean hasi ziren, Bilboko Posta kalean oroigarria jarri zenean egunkaria sortu zeneko atarian. Ondoren, “EUSKAL PRENTSAREN HASTAPENA, ORAINA ETA GEROA” jardunaldia egin zen. Jardunaldi horretan, aldizkari euskaldunaren ibilbide labur bezain trinkoa aztertu zuten, baita euskarazko prentsan gaurdaino izan duen eragina ere. Hain zuzen ere, zenbaki berezi honetan jardunaldi hartan aurkeztu ziren hitzaldiak eta hausnarketak jaso dira.
Aurkezpen-ekitaldia ekainaren 12an (astelehena), 11:00etan egingo da, Euskaltzaindiaren egoitzan (Plaza Barria, 15).