Hedabideentzako deialdia • 2022ko urriaren 21a
Juan Mª Atutxak eta Paul Ríosek «Eraldaketa elkarbizitzan» jorratuko dute «Euskadin gertatu diren eraldaketa handiak» zikloaren esparruan
- ETAren aurkako borroka eta kontaera nahiz oinarri etikoaren eraikuntza garatuko dituzte hizlariek.
- Ostiral honetan, arratsaldeko 17:30etik aurrera, Sabino Arana Fundazioan. Jarduera irekia da, baina bertaratu nahi izanez gero, adierazi aurretiaz: 94.405.64.50 · idazkaritza@sabinoarana.eus
- 2022ko urriaren 21a, ostirala
- 17:30h -(e)tik 20:00h -(e)tara
- Sabino Arana Fundazioa
Sabino Arana Fundazioak antolatu duen «Euskadin gertatu diren eraldaketa handiak» deritzon hitzaldi-zikloaren barruan, ostiral honetan, urriaren 21ean, «Eraldaketa soziala» izenburua daroan bigarren modulua estreinatuko dugu, 17:30etik aurrera. Modulu horretako lehenengo saioan, Juan Mª Atutxa Herrizaingo sailburu ohiak (1991 eta 1998 urteen artean) eta Paul Ríos Lokarriko koordinatzaile izandakoak «Eraldaketa elkarbizitzan» gaia aztertuko dute, ETAren jarduera armatuak 50 urtean baldintzatu zuen bizikidetzaren bilakaeran oinarri harturik. Alabaina, ezagutzen dute belaunaldi berriek ETAren historia? Badakite jarduera horrek zer ekarri zuen Euskadirentzat 50 urteko aldian gizarte, politika, ekonomia eta abarreko arloetan?
Argi dago gaur egungo gazte askok ez dakitela duela hamarkada batzuk zer gertatu zen, baina ETAren terrorismoa pairatu zuten belaunaldikoek, berriz, oso gogoan dute duela 11 urte jazo zen urrats historikoa. Horregatik, oso beharrezkoa da kontaeraren eraikuntza partekatua eraikitzea eta oinarri etikoa berrestea.
Ostiral honetan, 17:30etatik 20:00etara, Sabino Arana Fundazioan. Jarduera irekia da, baina antolaketa-arrazoiak direla eta, bertaratuz gero, jakinaraz iezaguzu, arren.