Hedabideentzako deialdia 2017ko otsailaren 7a

Juan Mari Aburto Bilboko Alkate jaunak hasiera emango dio “EGUNA” euskara hutsean argitaratutako lehen egunkariaren historiari eta oraingo hedabideetan izandako eraginari buruzko jardunaldiari

Ekitaldia ostiralean, otsailak 10, izango da. 09:30ean hasiko da Euskaltzaindiaren egoitzan (Plaza Barria, 15).

Juan Mari Aburto Bilboko Alkate jaunak hasiera emango dio “EGUNA” euskara hutsean argitaratutako lehen egunkariaren historiari eta oraingo hedabideetan izandako eraginari buruzko jardunaldiari

EGUNA: Barikua, 2017ko otsailaren 10a.

LEKUA: Euskaltzaindiaren egoitza, Plaza Barria 15.

ORDUA: 09:30.

Bilbon, 2017ko otsailaren 9an.- Juan Mari Aburto Bilboko alkateak, Andres Urrutia  euskaltzainburuarekin eta Juan Mari Atutxa Sabino Arana Fundazioko presidentearekin batera, “EGUNA” euskara hutsean egindako lehen egunkariaren sorreraren 80. urteurrena dela-eta egingo den “EUSKAL PRENTSAREN HASTAPENA, ORAINA ETA GEROA” jardunaldiari emango dio hasiera.

Jardunaldia, barikuan, otsailak 10, izango da. 09:30ean hasiko da  Euskaltzaindiaren egoitzan (Plaza Barria, 15).

09:30 Ongi etorria:

Euskaltzaindia: Andres Urrutia.

Sabino Arana Fundazioa: Juan Mari Atutxa.

         Bilboko Udala: Juan Mari Aburto.

10:00 “EGUNA 1937”

          JOSEBA AGIRREAZKUENAGA.

          XABIER ALTZIBAR.

          Moderatzailea: JUAN CARLOS IBARRA, Deia.

10:40 Galderak, erantzunak eta iritzi-trukea.

11:30 “EGUNEROKOAK 1986an”.

LUIS ALBERTO ARANBERRI “AMATIÑO”.

JOAN MARI TORREALDAI.

Moderatzailea: ADOLFO AREJITA, Euskaltzaindia.

12:10 Galderak, erantzunak eta iritzi-trukea.

12:30 “HEDABIDEEN ETA EUSKARAREN GAUR EGUNGO ERRONKAK”.

IDURRE ESKIZABEL. 

        IÑAKI MENDIZABAL. 

         JAVIER ONAINDIA.

         ODILE KRUZETA.

Moderatzailea: URTZI URRUTIKOETXEA, EuskalPenKluba.

        13:20 Galderak, erantzunak eta iritzi-trukea.

        13:45 Jardunaldiaren amaiera.