Hedabideentzako deialdia • 2018ko azaroaren 20a
Julio Borgesek, diputatua eta Venezuelako Asanblada Nazionaleko presidente ohiak, hitzaldia emango du Sabino Arana Fundazioan
Bihar, azaroak 21, asteazkenarekin.
Julio Borgesek, Venezuelako Primero Justicia alderdiko diputatua, Asanblada Nazionaleko presidente ohia eta Nicolás Maduroren gobernuaren aurkari nagusiak, hitzaldia emango du Sabino Arana Fundazioan, bihar, azaroak 21, asteazkenarekin, “Venezuelako krisialdia: arrazoiak eta irtenbideak” izenburupean, 19:30etatik aurrera.
Egun, Borges Kolonbian dago erbesteraturik, joan den otsailetik, Maduroren erregimenarekiko elkarrizketek eta gerturatzeko saioek porrot egin baitzuten Dominikar Errepublikan. Izan ere, herrialde horretan bildutako alderdiek ez zuten hitzarmenik lortu presidentetzarako hauteskundeak aurreratu zitezen.
Borges asko eta asko ibilitako buruzagia da Chavismoaren aurka.
ETORTZEA BAIEZTATU