Hedabideentzako deialdia • 2018ko azaroaren 12a
Julio Borgesek, Venezuelako Asanblada Nazionaleko presidente ohi eta Nicolás Maduroren aurkari nagusiak, hitzaldia emango du Sabino Arana Fundazioan
Azaroaren 21ean, asteazkenarekin, 19:30etan
Primero Justicia alderdiko diputatua Bogotan (Kolonbia) dago erbesteraturik gaur egun.
Hilaren 23an, ostiralarekin, “XI. Bilboko Elkarrizketak” izeneko mintegian parte hartuko du. Europako Alderdi Demokratak (PDE-EDP) eta Sabino Arana Fundazioak antolatzen duten mintegi horretan, EAJ-PNV alderdiaren EBBko presidente Andoni Ortuzarrek ere parte hartuko du.
Julio Borges, Venezuelako Primero Justicia alderdiko diputatua, Bolibartar Parlamentuko presidente ohia eta Nicolás Maduroren gobernuaren aurkari nagusia, Bilbon izango da datorren astean, Europako Alderdi Demokratak (PDE-EDP) eta Sabino Arana Fundazioak urtero-urtero antolatzen duten “Bilboko Elkarrizketak” izeneko mintegian parte hartzeko. Gainera, Bizkaiko hiriburuan hainbat egunetan egongo denez, Borgesek hitzaldia emango du Fundazioan eta, bertan, Venezuelako egungo krisiaren arrazoiez jardungo du eta irtenbideak aurkitzeko zerbait egiten ari ote diren mahairatuko du.
Hitzaldia hilaren 21ean izango da, asteazkenarekin, 19:30etan; “XI. Bilboko Elkarrizketak. Latinoamerika drama, populismo eta itxaropenaren erdian” deritzon mintegia, berriz, hilaren 23an egingo da, ostiralarekin, goizeko 9etatik 13etara.
Egun, Borges Kolonbian dago erbesteraturik, joan den otsailetik, Maduroren erregimenarekiko elkarrizketek eta gerturatzeko saioek porrot egin baitzuten Dominikar Errepublikan. Izan ere, herrialde horretan bildutako alderdiek ez zuten hitzarmenik lortu presidentetzarako hauteskundeak aurreratu zitezen.
Joan den abuztuan, Venezuelako Justizia Auzitegi Gorenak Venezuelako politikari eta diputatu Juan Requesens atxilotzeko agindua eman zuen, Maduro presidentea “hiltzeko ahalegina” egin zuela leporatuta, presidenteak hil horren 4an pairatu zuen ustezko atentatuaren ondotik. Borges asko eta asko ibilitako buruzagia da Chavismoaren aurka.
Azaroaren 21ean, Bilbon, hitzaldia emateaz gain, Julio Borgesek “Latinoamerika drama, populismo eta itxaropenaren erdian” izeneko jardunaldian parte hartuko du. Sabino Arana Fundazioak eta Europako Alderdi Demokratak (PDE-EDP) antolatu dute mintegia, “XI. Bilboko Elkarrizketak” deritzon ekimenaren esparruan.
Mintegian, Europako eta Latinoamerikako berrogeita hamar bat adituk parte hartuko dute munduan, politikaren alorrean, hain zuzen ere, gertatzen ari diren eraldaketak sakonak aztertzeko, zehatzago esanda, Europan eta Latinoamerikan gertatzen ari direnak aztertzeko, mugimendu populistak oldarka sartzen eta gurean aise finkatzen ari direla eta. Ildo horretatik, adituek irtenbideak aztertzen ahaleginduko dira demokrazia eta askatasuna bera arriskuan jartzen ari diren korronte populista horiek moteltzeko.
Mintegi horretako hizlariak Venezuelako zorigaitzaz eta balizko irtenbideez arituko dira beren-beregi, bai eta Mexiko berriaren itxaropenaz ere, Manuel López Obrador presidentearen eskutik.
Horretarako, besteak beste, ondoko hizlariek parte hartuko dute mintegian: Julio Borges eta Gabriela Cuevas, Parlamentuarteko Batasunaren munduko presidentea, Mexikoko Kongresuko diputatua eta Senatarien Ganberako Kanpo Harremanetarako burua.
Andoni Ortuzar jaunak, EAJ-PNV alderdiaren EBBko presidenteak eta PDEko presidenteordeak; PDEko ordezkari Jean Marie Beaupuy jaunak; Gutenberg Martínez jaunak, Txileko Miguel de Unibertsitateko errektoreak eta Diputatuen Ganberako presidente ohiak, eta Izaskun Bilbao andreak, Europako Parlamentuko kide eta ALDE Taldeko presidenteordeak, parte hartuko dute jardunaldiaren hasiera-ekitaldian.
ETORTZEA BAIEZTATU, MESEDEZ.