Hedabideentzako deialdia 2022ko maiatzaren 11a

Klima-aldaketaren aurkako borroka, “Entzunez Eraiki” ekimenaren erronka berria

  • EAJ-PNV alderdiaren ordezkari publikoek eta barne-ordezkariek, ingurumenari lotutako eragile eta sektoreekin batera, beste topaldi batean parte hartuko dute maiatzaren 11n, asteazkenean, goizeko 9etatik aurrera, Orona Fundazioaren egoitzan (Hernaniko Parke Teknologikoa), alderdi jeltzalearen entzute aktiboko ekimenaren esparruan.
  • 10:45etan medio grafikoek mintegiaren irudiak hartu ahal izango dituzte eta Maria Eugenia Arrizabalaga, burukide eta Lurralde Antolamendu, Garraio eta Garapen Iraunkorreko arduradunak adierazpenak egingo ditu.
Entzunez Eraiki. EL CAMBIO CLIMÁTICO EN EL CENTRO DE LA AGENDA POLÍTICA EN EUSKADI

EAJ-PNV alderdiaren Euzkadi Buru Batzarrak abian daukan “Entzunez Eraiki” deritzon entzute aktiboko prozesuaren esparruan, Sabino Arana Fundazioarekin elkarlanean, datorren maiatzaren 11n, asteazkenarekin, Orona Fundazioaren egoitzan (Hernaniko Parke Teknologikoa), 9:00etatik 13:30era, mintegi bat izango da klima-aldaketari buruz hitz egiteko eta hausnartzeko.

Xabier Barandiaran EAJ-PNV alderdiaren Berrikuntza Politikoko arduradunak koordinatutako jardunaldiaren hasiera-ekitaldian, Maria Eugenia Arrizabalaga burukide eta Lurralde Antolamendu, Garraio eta Garapen Iraunkorreko arduradunak jardungo du. Geroago, hizlari hauek arituko dira agertokian: Arantza Tapia, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen sailburua; Jorge Fernández, Orkestrako Energia arloko koordinatzailea; Alexander Boto, IHOBEko zuzendari nagusia; Itziar Eizagirre, ingurumen-aditua; eta Kirsten Dunlop, Climate-KIC ekimenaren zuzendari eragilea (bideo bidez).

EAJ-PNVren ordezkari publikoek eta barne-ordezkariek, ingurumenari lotutako eragile eta sektoreekin batera, parte hartuko dute jardunaldian. Jardunaldi elkarreragile hauek direla medio, EAJ-PNV alderdiak gizartearen eskariak entzun nahi ditu, alderdi gisa aztertu eta, guza guztietan garrantzitsuena, ekintza bihurtu, Euskadik nazio gisa aurrera egin dezan eta herri gisa gizarte honek nahi eta merezi duena izan dezagun.