Hedabideentzako deialdia • 2023ko ekainaren 7a
Afrikako kontinenteko larrialdi klimatikoa eta genero-desberdintasuna, euskal lankidetza deszentralizatuaren erronketako batzuk
Mintegia. Ekainaren 7an, Asteazkenarekin, 9:30etatik aurrera. Hizlariak: Jaime Mira Salama, AECIDek Etiopian daukan bulegoko kidea; Macarena Larrea (Orkestra-Deustuko Unibertsitatea) eta Ingurumen Laborategiko ikertzailea; eta Mª Mar Alonso (IHOBE)
Sabino Arana Fundazioak 2013az geroztik Garapenerako Lankidetzari buruz antolatzen dituen jardunaldien esparruan, datorren asteazkenean, ekainaren 7an, 9: 30etik aurrera, beste topaldi bat egingo dugu, larrialdi klimatikoari buruzko eztabaida areagotzen laguntzeko, batez ere, Hegoaldeko herrialdeetan –arreta Afrikan jarrita–, eta lankidetza-politikek hartu behar duten zeregina azpimarratzeko. Hala, krisialdi klimatikoa euskal lankidetza deszentralizatuaren lehentasunetako birekin lotu nahi dugu: emakumeen ahalduntzea eta Afrikako kontinenteari laguntzea.
Izan ere, klima-larrialdia, genero-desberdintasunarekin batera, gure garaiko erronka handienetako bat da. Oro har, mehatxu nabarmena dakarkie bizitzeko baliabideei eta, bereziki, nesken eta emakumeen osasun eta segurtasunari. Desberdintasunek zaurgarritasuna sortzen dutenez gero, erronka hori are nabarmenagoa da Afrikako kontinentean.
Maila akademikoan, argiro antzeman dira generoaren, berdintasunaren eta klima-aldaketaren arteko loturak, baina biziki garrantzitsua da berriro pentsa dezagun erronka horri aurre egiteko zer lankidetza-mota deszentralizatuk izan dezakeen eraginik handiena eta, horren ildoan, garatu behar ditugun ekintza berritzaileak gerta ditzagun.
Euskal esperientziari erreparaturik, hausnarketa hori Afrikako egungo egoeran finkatzea proposatzen dugu, lurralde horretan euskal lankidetza-eragileek baliabide instituzionalak eta ekonomikoak mobilizatu behar baitituzte Garapen Iraunkorreko Helburuekiko (GJH) konpromisoak lortzeko.
«Larrialdi klimatikoa: lankidetza deszentralizaturako erronkak» izenburuaren ildoan, Jaime Mira Salamak, AECIDek Etiopian daukan bulegoko kidea; Macarena Larrea Basterra Orkestra-Lehiakortasunerako Euskal Institutuko Energia eta Ingurumen Laborategiko ikertzaileak eta Mª Mar Alonso Martín IHOBEko Klima-ekintzako zuzendariak jardungo dute hizlari jardunaldian.
Era berean, garapenerako nazioarteko lankidetzaren arloan eskarmentua duten profesionalek, agentzia eta lankidetza-erakundeetako arduradunek, katedradunek eta abarrek ere parte hartuko dute jardunaldian.
Jaime Mira Salama
Zuzenbide eta Ekonomiko lizentziaduna da eta 15 urtetik gorako esperientzia du garapen jasangarrirako lankidetzan; hainbat erakunderekin lan egin du, bai gizarte zibilean, bai gobernuan (MAEC, AECID, DGPOLDES), bai eta alderdi anitzeko antolakundeetan (PNUD, NBE Ingurumena). Gehienbat, Latinoamerikan eta Afrikan aritu da lanean, bereziki, esparru hauetan: laguntza humanitarioa, migrazioak, ingurumena eta klima-aldaketa, pobreziaren murrizketa eta garapen iraunkorrerako funtsezkoak diren beste esparru batzuetan ere garatu ditu proiektuak.
Gaur egun, Jaime Mira Salama bere esperientzia eta lidergoa hedatzen ari da AECIDek (Garapenerako Nazioarteko Lankidetzaren Espainiako Agentzia) Etiopian duen lankidetza-bulegoan. Bertan, lankidetzan dihardu tokiko bazkideekin, komunitate ahulenen mesederako irtenbide berritzaile eta iraunkorrak bultzatzen.