Hedabideentzako deialdia • 2022ko ekainaren 14a
Gure aroko komunitate politikoen nortasuna/k
EAJ-PNV alderdiaren ‘entzunez eraiki’ entzute aktiboko prozesuak «Gure aroko komunitate politikoen nortasuna/k» izeneko gaia aztertuko du Iruñean.
- Irujo Etxea Elkarteak eta Sabino Arana Fundazioak antolatu duten jardunaldi hau
ekainaren 14an, asteartearekin, izango da, 17:00etatik 20:30era, Iruñeko Tres Reyes hotelean. - Jardunaldiaren hasieran, hedabide grafikoek argazkiak atera ahalko dituzte.
- 2022ko ekainaren 14a, asteartea
- 17:00h -(e)tik 20:30h -(e)tara
- Tres Reyes Hotelean
Irujo Etxea Elkarteak eta Sabino Arana Fundazioak beste gogoeta-jardunaldi bat antolatu dute, Iruñean, EAJ-PNV alderdiaren Euzkadi Buru Batzarrak abian daukan ‘entzunez eraiki’ entzute aktiboko prozesuaren baitan.
Mintegia datorren asteartean izango da, ekainak 14 dituela, arratsaldeko 5etatik aurrera, Nafarroako hiriburuko Tres Reyes hotelean, eta bertan, hainbat ordezkari akademikok eta instituzionalek «Gure aroko komunitate politikoen nortasuna/k» gaiari buruz eztabaidatu eta gogoeta egingo dute.
Koldo Viñuales Irujo Etxea Elkarteko presidentearen eta Mireia Zarate Sabino Arana Fundazioaren presidentearen jardunaldi hasierako agur-hitzak entzun ondotik, Maria Solana Geroa Baiko parlamentariak jardunaldia irekiko du.
Jarraian, Jon Sarasuak, Mondragon Unibertsitateko irakasleak, ondoko hitzaldia emango du: «Identitatearen sukaldaritza: zenbait ikusizko osagai».
Ion Muñoa Deustuko Unibertsitateko irakasleak «Garapen teknologikoa eta identitate kolektiboen eraikuntza» erabiliko du hizpide.
Eta Ana Urkizak, Eusko Ikaskuntzako buruak, “Identitate kolektiboa/k eta agenda sozial berria» gaia jorratuko du.
Amaitzeko, hizlarien eta mintegira bertaratutakoen –besteak beste, erakundeetako ordezkari, enpresaburu, ekonomialari eta abarren− arteko eztabaida-saioa izango da.
EAJ-PNV alderdiak gizarteari erantzun nahi dio ‘entzunez eraiki’ deritzon prozesuari lotutako jardunaldietan, alderdi abertzalearen hurrengo urteetako proposamen politikoa arteztuko duten gaietan sakontzen jarraitzeko.