Hedabideentzako deialdia 2024ko abenduaren 12a

Elisa García Mingo soziologoak eta sexu-indarkeria digitalaren inguruko adituak teknologiak bide ematen dien sexu-indarkeria berriak aztertuko ditu SAFen

  • Abunduaren 12an, ostegunarekin, 19:00etatik aurrera
Hitzaldia: «Teknologiak erraztutako sexu-indarkeria: indarkeria berriak, arazo berriak» Hitzaldia: «Teknologiak erraztutako sexu-indarkeria: indarkeria berriak, arazo berriak»
  • 2024ko abenduaren 12a, osteguna
  • 19:00h -(e)tik 20:30h -(e)tara
  • Sabino Arana Fundazioa

«Teknologiak erraztutako sexu-indarkeria: indarkeria berriak, arazo berriak» izenburuaren ildoan, Madrilgo Unibertsitate Konplutentseko (UCM) soziologiako irakasle eta ikertzaile Elisa Garcia Mingok eremu digitalean agertu den sexu-indarkeriaz jardungo du Sabino Arana Fundazioan. Hitzaldia datorren ostegunean izango da, abenduaren 12an, 19:00etatik aurrera.

Gure gizartea sexu-indarkeria digitalizatzen ari da teknologia digitalen arrunkeriaren eraginez eta hiperkonektibitatearen ondorioz.

Elisa García Mingo Interneteko sexismoari eta genero-indarkeriari buruzko ikerketan espezializatu da. Era berean, DIVISAR (Sexu-indarkeriaren digitalizazioa, 2022-2025) proiektuaren ikertzaile nagusia da. Espainiako Estatuan sexu-indarkeria digitalaren praktikak aztertzen dituen gizarte digitalari buruzko ikerketa-proiektua da.

Abenduaren 12an, osteguneko hitzaldian, pertsonek sexu-indarkeria jasaten dituzten eretan, teknologiak errazten edo ahalbidetzen dituen modu berriak aztertuko ditu García Mingok.