Hedabideentzako deialdia • 2023ko urtarrilaren 20a
Euskadin gertatu diren eraldaketa handiak: eraldaketa industrian
- Euskadin azken hamarkadetan garatutako industria-politikek gure «gizartea eta ekonomia garatzeko euskal eredu bateratzailea» eraikitzen izan duten garrantzia azalduko dute Jon Azuak eta Guillermo Dorronsorok.
- Ostiral honetan izango da ekitaldia, urtarrilaren 20an, 17:30etik aurrera, SAFen. Edonor joan daiteke, aldez aurretik baieztatuta: 94 405 64 50 / idazkaritza@sabinoarana.eus
- 2023ko urtarrilaren 20a, ostirala
- 17:30h -(e)tik 20:00h -(e)tara
- Sabino Arana Fundazioa
Sabino Arana Fundazioak antolatuta, «Euskadin gertatu diren eraldaketa handiak» hitzaldi-zikloaren barruan, ostiral honetan, urtarrilaren 20an, 17:30etik aurrera, industrian jazotako eraldaketa izango dugu hizpide.
Jon Azuak, 1991-1995 legegintzaldian Eusko Jaurlaritzako lehendakariorde eta Industria eta Energia sailburu izandakoak, Euskadin landu den industria-politikaren hasi-masiak eskainiko ditu 1980. urtetik aurrera, hau da, autogobernua sortu zenetik. Beste alde batetik, Guillermo Dorronsoro Bilboko Ingeniaritza Eskolako ingeniaria eta Deustuko Unibertsitateko Negozio Eskolako irakasleak, azken bi mende hauetan, herrialdeen oparotasunari eragin dioten aurrerapenen –horietako bat industriaren garapena izan da– inguruko laburpen historikoa egingo du.
«Euskadin gertatu diren eraldaketa handiak» izeneko ziklo honen topaldiak edo mintegiak abian jarri zirenetik, hau da, joan den irailaren 16tik, askotariko arloetako adituek aztertu dute Euskal Autonomia Erkidegoak azken 30-40 urteetan egindako ibilbidea, ekonomia, bizikidetza, administrazio eta gizarte esparruetan. Dagoeneko, honako aditu hauek parte hartu dute topaldietan: Asier Alea eta Jose Luis Ruiz de Muniain ekonomialariak, Juan Mª Atutxa, Paul Rios (Lokarriko koordinatzaile ohia), Javier Bikandi (Eusko Jaurlaritza), Ina Etxebarria (Getxoko Udala), Daniel Innerarity (Filosofia Politikoko katedraduna) eta Xabier Aierdi (Soziologian doktorea). Ostiral honetan, berriz, Jon Azuak eta Guillermo Dorronsorok industriak izan duen eraldaketa aletuko dute, euren esanetan, «Euskadiren etorkizuneko erronka estrategikoen oinarrietako bat»
Edonor hurreratu daiteke mintegira, bertaratzea aldez aurretik baieztatuta, telefonoz (94 405 64 50) edo posta elektronikoz (idazkaritza@sabinoarana.eus). 17:30etatik aurrera, Sabino Arana Fundazioan.