Hedabideentzako deialdia • 2023ko otsailaren 17a
Euskadin gertatu diren eraldaketa handiak: ERALDAKETA TEKNOLOGIKOA
Álex Rayón, Deustuko Unibertsitateko Nazioarteko Harreman eta Eraldaketa Digitalaren errektoreorde Deusto BigDatako zuzendariak aztertu egingo du teknologia berriek gaur egungo gizartean duten eragina.
• Jardunaldia otsailaren 17an izango da, ostiralarekin, 17:30etatik aurrera, Sabino Arana Fundazioan. Sarrera librea. Jardunaldian parte hartzeko baieztapenak: 94.405.64.50 | idazkaritza@sabinoarana.eus
- 2023ko otsailaren 17a, ostirala
- 17:30h -(e)tik 19:00h -(e)tara
- Sabino Arana Fundazioa
«Euskadin gertatu diren eraldaketa handiak» aztertzeko antolatu dugun topaldi-sortaren esparruan, hilaren 17an, ostiralarekin, arratsaldeko 5:30etatik aurrera, Sabino Arana Fundazioaren egoitzan, Álex Rayón Deustuko Unibertsitateko Nazioarteko Harremanen eta Eraldaketa Digitalaren errektoreorde eta Deusto Big Datako zuzendariaren eskutik, «Eraldaketa teknologikoa» eta, gaur egun, teknologia berriek gizartearen esparru guztietan duten eragina jorratuko ditugu.
Internet, plataforma digitalak eta sozialak eta informazioaren teknologiak den-dena eraldatzen ari dira. Teknologiaren hazkunde-abiadura esponentziala da; gizabanakoak, erakundeak eta gizartea, oro har, aldaketa-abiadura linealari jarraitzen gatzaizkio.
Teknologia horiek erakundeetan duten eragina berebizikoa da. Balio-kateetako negozio-prozesuak eraldatu egiten dira eraginkortasun eta eragingarritasun handiagoa jadesteko. Enplegatuen eta negozio-arloen arteko komunikazioa eta koordinazioa lausotzen ari dira enpresa-sare sozialetan eta plataforma birtualetan oinarritutako plataforma berriak. Aukera berriak agertu dira bezeroari askoz balio handiagoa emateko eta bezeroekin komunikatzeko moduak hobetzeko. Gauza bera gertatzen da herritarrekin; kanal berriak, formatu berriak eta bestelako une zein inguruabarretan eskatzen dituzte.
Álex Rayónek, datuen analisiaren aukerak ondoen ezagutzen dituen adituetako batek, lau gai espezifiko landuko ditu saio horretan: a) joera digital berrienak, b) enpresaren eraldaketa digitala eta kultura digitala, c) komunikazioa eta kanal anitzeko marketina; eta d) Big Data eta Business Analytics-ek erakundeen prozesuetan duten eragina. Lau gai horietako bakoitzean, ekonomiaren eta, bereziki, erakundeen sektoreetako adibideak aurkeztuko ditu.
Alex Rayón Jerez
Alex Rayón Jerez Deustuko Unibertsitateko Nazioarteko Harremanen eta Eraldaketa Digitalaren errektoreordea eta Deusto BigDatako zuzendaria da gaur egun. Deustuko Unibertsitateko Akonomia eta eraldaketa digitalaren saileko irakaslea ere bada. Big Data eta Ekonomia Digitalaren inguruko aholkulari, hizlari eta hedatzaileak Big Data, eCommerce eta Marketin Digitaleko proiektuak zuzendu eta ezarri ditu enpresa handi eta ertainetan, bai Espainian, bai Latinoamerikan, bai jarduera ekonomikoko hainbat sektoretan (industria, kontsumoa, marketina, administrazio publikoak…). Informatika eta Telekomunikazioetako doktorea da, eta doktore-tesia Big Data Analytics delako arloan garatu du, irakaskuntza-ikaskuntza prozesuen hobekuntzari aplikatuta, ikasleek eskola goiz utz dezaten saihesteko.
Rayónen interes- eta espezializazio-eremua, oro har, ekonomia digitala da, bereziki, haren zenbait paradigma gaitzaile (Big Data, Internet of Things, Smart Cities, Semantic web, Linked Open Data…). Doktoretza-tesia garatu duen urteetan, estatuko eta nazioarteko hainbat ikerketa-proiektutan parte hartu du (FP7, H2020, LLP, Erasmus+, Tempus), eta, gainera, horien emaitzak argitaratu ditu nazioarteko erreferentziazko biltzarretan (FIE-Frontiers in Education, EDUCON, TAEE edo EC-TEL). Horregatik, badauka eskarmenturik irtenbide teknologikoei atxikitako proiektuen balio-kate osoan, oro har, eta teknologia digitalen eta Big Dataren arloan, bereziki: ikerkuntzatik hasita, azken bezeroak har dezan ezarri arte, tarteko etapa guztietatik igarota.
Edonork parte har dezake saioan, baina bertaratzea aurretiaz baieztatu behar da: 94 405 64 50 telefonora deituta edo idazkaritza@sabinoarana.eus posta-helbidera idatzita.