Hedabideentzako deialdia • 2024ko urriaren 15a
Euskal saregileak eta neskatilak kezkaturik daude zalantzaz beteriko etorkizunak zer ekarriko sektoreari
- Euskal Abertzaletasunaren Museoak gonbidatuta, sektoreko hiru langilek euren lanaren gakoak, honen garrantzia eta jardueraren etorkizuna nola ikusten duten azalduko dute Sabino Arana Fundazioan.
- «Saregileak eta neskatilak. Desagertzen ari den lanbide bat?» hitzaldia. Urriaren 15ean, asteartearekin, arratsaldeko 7etan.
- Izaskun Bilbao Europako parlamentari ohiak moderatzaile jardungo du topaldian.
- 2024ko urriaren 15a, asteartea
- 19:00h -(e)tik 20:30h -(e)tara
- Sabino Arana Fundazioa
Itsas zabaleko arrantza eta gizonak betidanik lotu diren arren, egia da emakumeek berebiziko eginkizunak gauzatzen dituztela lehorrean, eta eginkizun horiek funtsezkoak direla sektoreko jarduera asko garatzeko, hala nola sareak konpontzea, harrapatutako arrainak deskargatzea, arraina latetan sartzea, saltzea eta abar.
Emakumea oinarrizko atala izan da beti euskal arrantza-sektorearen. Arrantzan, sektore guztietan bezala, katebegi guztiek sendoak izan behar dute katea hautsi ez dadin, eta emakumeen katebegi hori, zalantza barik, giltzarria da da sektore osoa osasuntsu ibil dadin.
Baina belaunaldien arteko txandaketarik ez dagoelako, sareak material sintetikoak erabiliz fabrikatzen direlako eta arrantza-ontzidia murriztu delako, saregile eta neskatilen tradiziozko lanbidea desagertzen ari da. Hala eta guztiz ere, orain ari gara, hain zuzen ere, arrantza egiteko sareen artisau-konponketan diharduten emakumeek egiten duten lana ikusarazteko eta aintzatesteko lanean, aukera-berdintasuna, elkartegintza, prestakuntza eta ekintzailetza sustatzen.
Datorren urriaren 15ean, asteartearekin, 19:00etatik aurrera, Ana Rosa Ispizuak, Begoña Patiñok eta Mª Carmen Sampedrok, Bermeoko saregileen eta neskatilen sektoreko hiru langilek, euren lanaren gakoak eta lanbide horren garrantzia azalduko dituzte Sabino Arana Fundazioan, eta belaunaldien arteko txandaketa faltagatik duten kezka azalduko dute.
Izaskun Bilbao Barandica Europako Parlamentuko kide ohiak moderatuko du bilera. Bilbaok, europarlamentari izan zen garaian, hainbat alditan defendatu zuen halako lanbideen garrantzia eta emakumeoi langile gisa dagozkien gizarte-eskubideak eraz aitortzeko beharra.
«Saregileak eta neskatilak. Desagertzen ari den lanbide bat?» izenburuko hitzaldia Sabino Arana Fundazioaren Euskal Abertzaletasunaren Museoak 2022an abian jarri zuen «Emakume apartak» zikloaren esparruan egingo da. Ziklo horren helburua da beste emakume batzuentzat eredugarriak diren lanak eta horien garrantzia ezagutaraztea.