Hedabideentzako deialdia 2022ko maiatzaren 25a

Garapenerako lankidetzari buruzko legeen erreformak aztergai

Asier Hernando, lankidetza-arloko aholkularia eta Oxfam erakundearen Latinoamerika eta Karibeko eskualdeko zuzendari ohia; Leire Pajín, Osasun eta Gizarte Politikako ministro ohia; Laura Celià, Balear Uharteetako Gobernuko Lankidetzako zuzendari nagusia; eta Félix Fuentenebro, Medicusmundi Elkarteen Federazioko zuzendaria eta Garapenerako Lankidetzaren Estatuko Kontseiluko kidea, besteak beste, izango dira Sabino Arana Fundazioak antolatutako jardunaldian.

Eguna: Maiatzaren 25ean.
Mintegia: 9:30 a 13:30
Hitzaldia: 19:00 h Asier Hernandoren eskutik.

 

Garapenerako lankidetzari buruzko legeen erreformak aztergai
  • 2022ko maiatzaren 25a, asteazkena
  • 09:30h -(e)tik 13:30h -(e)tara
  • Sabino Arana Fundazioa

Bilbo, 2022ko maiatzaren 20a. Sabino Arana Fundazioaren Prentsa Bulegoa

Sabino Arana Fundazioak 2013az geroztik Garapenerako Lankidetzari buruz antolatzen dituen jardunaldien barruan, maiatzaren 25ean, asteazkenarekin, goizeko 9:30etatik aurrera, ondoko mintegia antolatu dugu: «Pagasarri edo Himalaia lankidetza? Garapenerako lankidetzari buruzko legeen erreformak».

Euskadik elkartasun-ibilbide luzea dauka hegoaldeko herri eta biztanleei laguntzen, eta 2007an onartutako lege-esparrua baliatzen du, batik bat, Pagasarri moldekoa, urteen poderioz profesionalizatzen joan dena. Zein da euskal lankidetzaren gaur egungo egoera?, Non egotea nahi dugu etorkizunean?, Zer espero dezakegu lankidetzaren eta elkartasunaren euskal lege berritik? Horiexek izango dira «Pagasarri edo Himalaia lankidetza? Garapenerako lankidetzari buruzko legeen erreformak» izenburuaren ildoko mintegi horretan parte hartuko dutenek erantzungo dituzten galderetako batzuk.

Eusko Jaurlaritzako Giza Eskubide, Memoria eta Lankidetzako sailburuorde José Antonio Rodríguez Ranz eta Sabino Arana Fundazioaren presidente Mireia Zarate arituko dira jardunaldiaren irekiera-ekitaldian.

Geroago, Asier Hernandok, lankidetzaren inguruko aholkulari eta Oxfam erakundearen Latinoamerika eta Karibeko eskualdeko zuzendari ohiak, inaugurazio-hitzaldia emango du.

Hitzaldi osteko eztabaidaren eta atsedenaldiaren ondotik, mahai-ingurua izango da. Bertan, Leire Pajín, ISGlobaleko zuzendari eta Osasun eta Gizarte Politikako ministro ohia; Laura Celià, Balear Uharteetako Gobernuko Lankidetzako zuzendari nagusia; eta Félix Fuentenebro, Medicusmundi Elkarteen Federazioko zuzendaria eta Garapenerako Lankidetzaren Estatuko Kontseiluko kidea, kasu zehatz bati buruz arituko dira: “Espainiako lankidetzaren eta estatu azpiko lankidetzaren lege-esparrua berrikusten izandako esperientzia”. Maitane Ipiñazar legebiltzarkideak jardungo du hizlarien aurkezle eta moderatzaile.

Mintegian, halaber, garapenerako nazioarteko lankidetza-arloan eskarmentu zabala duten profesionalek, lankidetza-agentzia eta -erakundeetako arduradunek, katedradunek eta abarrek parte hartuko dute.

 

19:00etan, hitzaldia Sabino Arana Fundazioan, Asier Hernandoren eskutik.

Goizeko jardunaldiaren ondoren, arratsaldean, 19: 00etatik aurrera, Sabino Arana Fundazioaren egoitzan, Asier Hernandok ondoko hitzaldia emango du: «Pagasarri edo Himalaia: lankidetza ulertzeko bi modu. Zeinetan dago Euskadi?».

 

Asier Hernando Malax-Echevarriaren biografia

Asier Hernando Geografiako lizentzia atera zuen Euskal Herriko Unibertsitatean, eta Nazioarteko lankidetza eta garapeneko masterra Hegoa institutuan. Gaur egun, Zientzia Politikoetako masterra egiten ari da Peruko Unibertsitate Katolikoan.

Ia-ia bi hamarkada daramatza Latinoamerikako eta Afrikako hainbat herrialdetan bizitzen, besteak beste, Angolan, Hondurasen, Bolivian, Kolonbian eta Perun. Garai horretan, Oxfam erakundearen kanpainak eta estrategia-lana arteztu ditu Latinoamerikan. Azken zortzi urteotan, eskualdeko zuzendaritza eta programen zuzendaritza hartu ditu bere gain, eta azken bi plan estrategikoak eta antolamendu-berregituraketa prestatzen jardun du.

Europako gobernuz kanpoko erakunde nagusiek osatzen duten EU-LAT sareko administrazio-kontseiluko kidea da. Latinoamerikan lan egiten du eta hainbat komunikabiderentzat idazten du.

Gaur egun, aholkulari lan egiten du hainbat GKE eta nazioarteko erakunderentzat.