Hedabideentzako deialdia • 2014ko maiatzaren 20a
Lehendakariak, Iñigo Urkulluk, “La política como pasión. El lehendakari José Antonio Aguirre (1904-1960)” liburua aurkeztuko du datorren astelehenean
Ekitaldia 11:30etan izango da Euskadiko Artxibo Historikoan, (Maria Diaz Haroko, 3. Bilbo), eta sartzea libre izango da
Datorren astelehenean, maiatzaren 26an, 11:30etan, Iñigo Urkullu lehendakariak “La política como pasión. El lehendakari José Antonio Aguirre (1904-1960)” liburua aurkeztuko du Euskadiko Artxibo Historikoan. Lana, Tecnos etxeak argitaratua, hamar urteko ikerlan baten emaitza da; artxibo ugaritan ibili izan dira Ludger Mees, José Luis de la Granja, Santiago de Pablo eta José Antonio Rodríguez Ranz historialariak, zeintzuek sakon aztertu baitituzte Lehendakariaren biografia politikoko gertaerarik garrantzitsuenak beren testuinguru historikoaren barruan.
Argitalpena, gainera, AL 50 Batzordeak 2010ean egin zituen jardueren burutzea ere bada. Jarduera haiek Eusko Jaurlaritzak izan duen lehenengo lehendakariaren heriotzaren 50. urteurrena gogoratzeko egin ziren.
Aurkezpen-ekitaldian, Urkullu lehendakariaz gain, baita parte hartuko dute ere, Juan Mª Atutxa AL50 Agirre batzordeko presidenteak; Aintzane Agirrek, Agirre lehendakariaren alabak, eta Ludger Mees liburuaren egilekide eta koordinatzaileak.