Hedabideentzako deialdia • 2022ko urriaren 14a
“Ongizatearen etorkizunekoak”, aztergai EAJ-PNV alderdiaren “Entzunez Eraiki” entzute aktiboaren beste saio batean
- Urriaren 14an, ostiralarekin, Gizarte Politiken arloari lotutako ehun inguru eragilek eta profesionalek parte hartuko dute Gasteizko Europa Biltzar Jauregian 9:00etatik 13:00etara egingo den topaldian.
- Besteak beste, Andoni Ortuzar EAJren EBBko buruak (Erromatik bide telematikoz), Beatriz Artolazabal sailburuak eta Emilio Sola (Araba), Sergio Murillo (Bizkaia) eta Maite Peña (Gipuzkoa) foru diputatuek parte hartuko dute jardunaldian. Ana Sofi Deustuko Unibertsitateko irakasleak eta Rafael López Arostegi hirugarren sektoreko adituak ere jardungo dute saioan.
- Mintegian streaming bidez parte-hartzea izango da, Sabino Arana Fundazioaren webgunea (www.sabinoarana.eus) baliatuz.
- 2022ko urriaren 14a, ostirala
- 09:00h -(e)tik 13:00h -(e)tara
- Europa Biltzar Jauregian
EAJ-PNV alderdiak abian duen Entzunez Eraiki deritzon entzute aktiboko prozesuari lotutako beste topaldi bat egingo da Gasteizko Europa Biltzar Jauregian (Barandiaran aretoan), datorren urriaren 14an, ostiralarekin, 9:00etatik aurrera, gizarteak eskatzen duena entzun, alderdi gisa prozesatu eta, Euskadik aurrera egin dezan, ekintza bihurtzeko helburuz.
Jardunaldiak antolatzen laguntzen duen Sabino Arana Fundazioaren presidenteak, Mireia Zarate andreak, hitza emango die jardunaldiaren atariko ekitaldian arituko direnei: Andoni Ortuzar, EAJren EBBko burua (Erromatik hitz egingo du bide telematikoz); Xabier Barandiaran burukidea, EBBko Berrikuntza Politikoaren arduraduna; eta Nerea Melgosa burukidea, EBBko Gizarte Politiken arduraduna.
Atarikoaren ondotik, Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak «Ongizatearen eraikuntza: erronka partekatua» izeneko hitzaldia emango du.
Maite Peña Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politiketako diputatuak «Gizarte Politiken arloko berrikuntzez» jardungo du.
Sergio Murillo Bizkaiko Foru Aldundiko Gizarte Ekintzako diputatuak “Gizarte politiken eredu instituzionalaren jasangarritasuna» aztertuko du.
Emilio Solak, Arabako Foru Aldundiko Gizarte Politiketako diputatuak, «Zainketen sistemaren etorkizuna» izango du hizpide.
Ana Sofi Telletxea Deustuko Unibertsitateko irakaslea «Gizarteratze-politika aktiboen etorkizunaz» mintzatuko zaigu.
Azkenik, Rafael López Arostegik, hirugarren sektoreko adituak, ondorio gisa, «Gizarte-politiken arloko etorkizuneko erronkak» laburbilduko ditu.
EGITARAUA
Jardunaldia
ONGIZATEAREN ETORKIZUNAK
2022-10-14
Europa Jauregia
Barandiaran batzar-gela
(Gasteiz Etorbidea, 85 Vitoria-Gasteiz)
9:00-9:05 Ongi etorria.
- Mireia Zarate. Sabino Arana Fundazioaren Presidentea.
9:05-9:10 Jardunaldiaren testuinguruaren berri ematea
- Andoni Ortuzar. EBBren Presidentea.
9:10-9:20 Jardunaldiaren aurkezpena.
- Xabier Barandiaran. EBBren berrikuntza politiko arloko burukidea.
- Nerea Melgosa. EBBren gizarte politika arloko burukidea.
9:20-9:45 Ongizatea eraikitzea: erronka partekatua
- Beatriz Artolazabal. Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiken Sailburua
9:45-10:15 Atsedenaldia - Kafea.
10:15-10:45 Berrikuntza gizarte politiken esparruan
- Maite Peña. Gizarte Politiken Diputatua
10:45-11:15 Gizarte politiketarako eredu instituzionalaren iraunkortasuna
- Sergio Murillo. Gizarte Ekintza Saileko Foru Diputatua.
11:15-11:45. Zainketa sistemaren etorkizuna
- Emilio Sola. Gizarte Politiken Foru Diputatua.
11:45-12:30 Gizarteratzeko politika aktiboen etorkizuna.
- Ana Sofi Tellechea. Deustuko Unibertsitateko irakaslea.
12:30-13:00 Ondorio modura: etorkizuneko erronkak gizarte politiken esparruan.
- Rafa López Arostegi. Hirugarren sektorean aditua