Hedabideentzako deialdia • 2022ko maiatzaren 18a
“Euskal erakunde-sistemaren etorkizuneko erronkak”, entzunez eraiki entzute aktiboko prozesuaren beste jardunaldi bat
- Maiatzaren 18an, asteazkenarekin, 9:00etatik aurrera, Sabino Arana Fundazioan
- 10: 45ean, hedabide grafikoek topaldiaren irudiak atera ahalko dituzte.
Eta Xabier Barandiaranek, EAJ-PNV alderdiaren EBBko Berrikuntza Politikoaren arduradunak, adierazpen batzuk egingo ditu.
- 2022ko maiatzaren 18a, asteazkena
- 09:00h -(e)tik 13:30h -(e)tara
- Sabino Arana Fundazioa
Bihar, Maiatzak 18, Sabino Arana Fundazioaren egoitzan, asteazkenarekin, 9:00etatik aurrera, EAJ-PNVk abian duen entzunez eraiki deritzon entzute aktiboko ekimenaren beste topaketa bat egingo da, gizarteak eskatzen duena entzuteko, alderdi gisa aztertzeko eta Euskadik aurrera egin dezan ekintza bilakatzeko helburuz.
Kudeaketan eta Administrazio Publikoan adituak direnek euskal erakunde-sistemaren etorkizuneko erronkak aztertu eta horiei buruzko gogoeta egingo dute.
Imanol Lasa Gipuzkoako Foru Aldundiko Estrategia eta Azterlanen arduradunak aurkeztuko du jardunaldia.
Geroago, Xabier Barandiaranek, EAJ-PNV alderdiaren EBBko Berrikuntza Politikoaren arduradunak, ondoko gaia jorratuko du: “Autogobernuaren etorkizuna Europako testuinguruan”. Maite Barruetabeñak, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariak, ondoko gaiaz hitz egingo digu: “Zer egin behar dugu administrazio eraginkorragoa izateko?”; Rafael Jiménez Asensiok, Herri Administrazioetako aholkulariak, “Euskadiko erakunde-arkitekturaren erronkak” aztertuko ditu; Elixabete Etxanobek, Bizkaiko Foru Aldundiko Administraziorako eta Erakunde Harremanetarako foru diputatuak, eta Javier Bikandik, Eusko Jaurlaritzako Herritarren Arretarako eta Zerbitzu Digitaletarako zuzendariak, “Administrazio Publikoaren gobernu ona eta eraldaketa-erronkak” aztertuko dituzte; eta Igor Filibi, EuroBasqueko presidenteorde eta UPV/EHUko ikertzailea, ondoko gaiari buruz mintzatuko zaigu: “Euskal erakundeak Europar Erkidegoan. Gero eta urrunago?”.