Hedabideentzako deialdia • 2023ko ekainaren 16a
Ostiral honetan, Marian Elorzak eta Izaskun Bilbaok amaiera emango diote «Euskadin gertatu diren eraldaketa handiak» zikloari
- Eusko Jauraritzaren Europar Batasun eta Kanpo Ekintzako idazkari Marian Elorzak eta Europako Parlamentuko kide Izaskun Bilbaok Euskadiren nazioarteko harremanak eta, datozen urteotan, Euskadik Europako proiektuan izango duen partaidetza aztertuko dute.
- Ekainaren 16an, ostiralarekin. 17:30-20:00. Sarrera librea. SAFen.
Euskadiren etorkizuna nazioarteko ingurumarian jokatuko da. Aldaketa geopolitiko sakonak eta eredu sozioekonomikoaren trantsizio hirukoitza nahiz egundoko eraldaketa gertatzear daudela, Euskadiren nazioarteko hedapenean sakontzea erronka eta herri-apustu bilakatu zaigu.
Marian Elorza Eusko Jaurlaritzako Europar Batasuneko eta Kanpo Ekintzako idazkari nagusiak eta Izaskun Bilbao Europako Parlamentuko kideak Euskadi munduan lekutzeko erronka eta mehatxu nagusiak aztertuko dituzte, hala nola Euskadi herrialdeen harremangunean txertatzea, berezko tokia izanda, erakunde, kultura, gizarte eta ekonomia arloetan.
Marian Elorzak «Eraikitako nazioarteko harremanez» jardungo du.
Bestetik, Izaskun Bilbaok «Gure etorkizuna Europan eta munduan» aletuko du.
Topaldi edo mintegien ziklo hau abian jarri zenetik, hau da, 2022ko irailaren 16tik, EAEk azken 30-40 urteetan hainbat arlotan, besteak beste, ekonomia, bizikidetza, administrazio, gizarte, industria, teknologia, ingurumen edo kulturan, egindako bidea aztertu dute. Hala, ondokoek parte hartu dute mintegiotan: Asier Alea eta José Luis Ruiz de Muniain ekonomistak, Juan Mª Atutxa, Paul Ríos (Lokarriko koordinatzaile ohia), Javier Bikandi (Eusko Jaurlaritza), Ina Etxebarria (Getxoko Udala), Daniel Innerarity (Filosofia Politikoko katedraduna), Xabier Aierdi (Soziologiako doktorea), Jon Azua (EnovatingLab), Guillermo Dorronsoro (Deusto Business School), Álex Rayón (Deusto BigData), Iván Martén (Orkestra- Lehiakortasunaren Euskal Institutua), Fernando Temprano (Talantiako sortzaileetako bat eta Repsol konpainiaren I+G eta Teknologia Arloko zuzendari ohia), Ibarretxe Lehendakaria, Kirmen Uribe (idazlea), Kike Amonarriz (filologoa eta soziolinguista) eta Andres Urrutia (euskaltzainburua).