Hedabideentzako deialdia 2025ko martxoaren 6a

Maurice Ravel musikariaren jaiotzaren 150. urteurrena

Conferencia “Maurice Ravel: un compositor con alma vasca”, a cargo de Itxaso Sainz de la Maza, subdirectora de Planificación Docente y profesora en Musikene

· Jueves, 6 de marzo, a las 19:00h, en Sabino Arana Fundazioa ·

Maurice Ravel, euskal arimadun konpositorea
  • 2025ko martxoaren 6a, osteguna
  • 19:00h -(e)tik 20:30h -(e)tara
  • Sabino Arana Fundazioa

Ravel orain dela 150 urte jaio zen (1875eko martxoaren 7an) Lapurdiko arrantza-herri txiki batean, Ziburun, hain zuzen ere. Maurice Ravel musikak eman duen musikagilerik sonatuenetakoa da. Hilabete gutxi batzuk zituela, familia Parisera bizitzera joan zen arren, inoiz ez zuen galdu Euskal Herriarekiko lotura estua.

«Maurice Ravel: euskal arima zeukan musikagilea» deritzon hitzaldian, Itxaso Sainz de la Mazak azalduko du, besteak beste, Bolero entzutetsua egin zuen musikariaren jatorriak eta euskal kulturgintzarekiko atxikimenduak berebiziko eragina izan zutela bizitza osoan Ravelen sorkuntzan.

Itxaso Sainz de la Maza

Goi-mailako piano-ikasketak egin zituen Bartzelonan, Escola Superior de Música de Catalunyan (esmuc) Vladislav Bronevetzky irakaslearekin, eta han, Raveli buruzko azterketa egin zuen karrera amaierako lan gisa, «Maurice Ravel eta Euskal Herria» izenekoa.

Geroago, Suitzara joan zen pianoa eta ganbera-musika ikastera, Luzernako Hochschule Luzern – Musik eskolan, Hiroko Sakagami irakaslearekin.

Kontzertuak eman ditu hainbat aretotan: Euskadin (Arriaga antzokian, Euskalduna jauregian, Kursaalen), Katalunian (Palau de la Música, Bartzelonako L’Auditorin, Lleidako Enric Granados Udal Auditorioa), Parisen, Suitzan (Luzernan eta Bernan), Astanan (Kazakhstan) eta Errusian (San Petersburgon eta Moskun).

Hainbat orkestrarekin ere kolaboratu du: Bilboko Orkestra Sinfonikoa (BOS), Euskadiko Orkestra (EO), Orquestra Simfònica de Barcelona i Nacional de Catalunya (OBC), Asturiasko Printzerriko Orkestra Sinfonikoa (OSPA), Nafarroako Orkestra Sinfonikoa (OSN), Gustav Mahler Jugendorchester (GMJO), besteak beste.

Gaur egun, Irakaskuntza Plangintzako zuzendariordea eta irakaslea da Musikenen –Euskal Herriko Goi Mailako Musika Ikastegia–, kontzertuak eskaintzeaz gain.