Hedabideentzako deialdia • 2023ko abenduaren 1a
EUSKAL KULTURAREN MEMORIA: ARTE ESZENIKOAK
Hainbat jakintza-eremutako aditu batzuek XX. mendeko euskal antzerkiak eta zinemak Ipar Euskal Herrian nahiz Hegoaldean utzi ziguten ekarria aztertuko dute Sabino Arana Fundazioan
Jardunaldia abenduaren 1ean izango da, ostiralarekin, 9:30etatik 12:30etara, Fundazioaren egoitzan (Moraza plaza, z/g. Bilbo)
- 2023ko abenduaren 1a, ostirala
- 09:30h -(e)tik 12:30h -(e)tara
- Sabino Arana Fundazioa
Sabino Arana Fundazioak XIX. mendearen amaieran eta XX. mendearen barruan sortutako euskal kultur adierazpenen memoria aldarrikatzeko xedez, urtero-urtero antolatzen dituen jardunaldien esparruan, Euskadiko arte eszenikoen garapena eta hedapena aztertuko dugu aurten. XX. mendean, euskal zinemak eta antzerkiak Euskadin nahiz erbestean izan zuten bilakaera aztertuko dugu hainbat eremutako adituen eskutik.
- mendearen amaieran loratu zen euskal kultur berpizkundeak arte eszenikoen garapena ekarri zuen: antzerkia, dantza, eta urteen joan-etorrian, sartu-irtenak izan ziren zineman ere bai. Ikusi besterik ez dago zenbat antzerki-lan plazaratu ziren Euskadin gerra aurreko urteetan, eta Elai Alai nahiz Oldargi antzerki-taldeek izandako arrakasta, bai eta Azkona anaiek, Nemesio Sobrevilak eta Teodoro Hernandorenak egindako lan zinematografikoak. Gerrak, hasiera batean, eta ondoko diktadurak arnasa kendu zioten kultura-susperraldi bizi horri. Horretara, hainbat hamarkada igaro ziren euskarazko antzerkia edo zinema egin arte.
«Euskal antzerkiaren eta zinegintzaren nondik norakoak XX. mendean» izenburuaren ildoan, datorren abenduaren 1ean, ostiralarekin, egingo da jardunaldia, 9:30etatik 12: 30etara, Sabino Arana Fundazioaren egoitzan.
Mintegiaren irekiera ekitaldian, ondokoek parte hartuko dute: Sabino Arana Fundazioaren presidentea, Mireia Zarate, Bilboko Udaleko Lankidetza, Bizikidetza eta Jaietako zinegotzia, Itziar Urtasun eta mintegiaren koordinatzaile teknikoa, Koldo Narbaiza (moderatzailea).
Lehen txandan, Aizpea Goenaga zuzendari, aktore, gidoilari eta idazleak eta Josu Martínez zinemagile eta EHUko Ikus-entzunezko Komunikazio irakasleak parte hartuko dute.
Topaldiaren amaierako mahai-inguruan, ondokoek parte hartuko dute: Aitziber Atorrasagasti, Euskadiko Antzokien SAREA delako antolakundeko kidea eta Eusko Jaurlaritzako Kultura Sustatzeko zuzendaria; Aizpea Goenaga eta Josu Martínez.
Jardunaldian, hainbat kultur adierazpen eta mugimendutako ordezkariek ere parte hartuko dute.