Hedabideentzako deialdia • 2014ko apirilaren 7a
Mintegia: “Osasuna eta gizarte-zerbitzuak: osagarrizkoaren kudeaketa”
Hedabideekin 11:30etan hitz egingo dute Jon Darpón Osasun sailburuak eta hizlariek: John Farrell Ipar Irlandako Osasuna, Gizarte Zerbitzuak eta Segurtasun Publikoa Sailean Osasun-zerbitzua Eraldatzeko zuzendariondokoak, Alfonso Lara European Social Networkeko (ESN) Politika eta Ikerkuntza zuzendariak eta Lourdes Zurbanobeaskoetxea Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Saileko EAEko koordinatzaile soziosanitarioak
Sabino Arana Fundazioak “Osasuna eta gizarte-zerbitzuak: osagarrizkoaren kudeaketa” mintegia antolatu du, Eusko Jaurlaritzako Osasun eta Enplegu eta Gizarte Politiketako sailekin elkarlanean, eta datorren asteazkenean, apirilaren 9an, egingo da Sabino Arana Fundazioaren egoitzan bertan.
Elkarraldi horren xedea da, laguntza soziosanitarioaren arloko eredu berri batzuk aztertzea, gero Euskadin ere hura hobetu dezaketen ekintza-planak abian ipini ahal izateko.
Horretarako, mintegian hizlari gisa parte hartuko dute: John Farrell Ipar Irlandako Osasuna, Gizarte Zerbitzuak eta Segurtasun Publikoa Sailean Osasun-zerbitzua Eraldatzeko zuzendariondokoak, Ipar Irlandako eredu soziosanitarioa ezagutzera emateko (Irlandak esperientzia handia du osasun- eta gizarte-sareak integratzen); Alfonso Lara European Social Networkeko (ESN) Politika eta Ikerkuntza zuzendariak, sinergia soziosanitarioak sendotzearren Europan abiarazten ari diren lehentasunak eta jardun-ildoak azalduko dituelarik; eta Lourdes Zurbanobeaskoetxea Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Saileko EAEko koordinatzaile soziosanitarioa, zein Euskadiko eredu soziosanitarioaren garapenaz mintzatuko baita.
Elkarraldia Eusko Jaurlaritzako Osasun Saileko José Antonio de la Ricak arteztuko du eta bertan, gainera, laguntza soziosanitarioaren arloko beste 50 bat pertsonak ere parte hartuko dute: aditu, arduradun, aholkulari eta Eusko Legebiltzarreko politikari, besteak beste: Jon Etxeberria (Osakidetzako zuzendari gerentea), Guillermo Zamora (Munduko Osasun Erakundearen barne aholkularia), Gabriel Saitua (Basurtuko Unibertsitate Ospitaleko neonatologoa), Mikel Álvarez (Mondragón Healtheko zuzendaria), Laura Garrido (eusko legebiltzarkidea), Iñigo Pombo (Eusko Jaurlaritzako Gizarte Politiketako sailburuordea) eta Guillermo Viñegra (Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuordea).