Hedabideentzako deialdia • 2016ko urtarrilaren 11a
Nafarroako Foru Komunitateko lehendakaria, Uxue Barkos andrea, Sabino Arana Fundazioaren gogoeta eta eztabaida mintzagunean
Uxue Barkos andreak, Nafarroako Gobernuko buruak, hitzaldia emango du Sabino Arana Fundazioaren gogoeta eta eztabaida mintzagunearen baitan, 2016ko urtarrilaren 15ean, ostiralarekin, goizeko 9etan.
Uxue Barkos andreak, Nafarroako Foru Komunitateko lehendakariak, hitzaldia emango du Sabino Arana Fundazioaren gogoeta eta eztabaida mintzagunearen baitan, 2016ko urtarrilaren 15ean, ostiralarekin, goizeko 9etan.
Hitzaldiak honako izenburua izango du: “Aldaketaren aldeko lanean: MEREZI DUGUN NAFARROA”. Bertan, Nafarroako gobernu-taldeak datozen lau urteotan izango dituen erronkez jardungo du Foru Komunitateko gobernuburuak. Izan ere, Barkosek “aldaketa sakona” kudeatu behar izango du foru komunitatean, UPNk izandako 20 urteko agintaldiaren ondoren.