Hedabideentzako deialdia • 2023ko martxoaren 22a
Oreki Fundazioak eta Sabino Arana Fundazioak jardunaldi bat antolatu dute kultura demokratikoari buruz hausnartzeko, subiranotasunaren bidetik abiatuta
- Unibertsitate-, kultura- eta enpresa-arloko ordezkariek parte hartuko dute asteazken honetan, martxoaren 22an, 9:30etik 13:30era, Sabino Arana Fundazioaren egoitzan egingo den ekitaldian.
- Iñaki Goiogana historialariaren eta Xabier Barandiaran soziologo eta EAJ-PNV alderdiaren EBBko eta Berrikuntza Politikoaren arduradunaren hitzaldiak entzun ostean, bost lan-mahaik eztabaidatuko dute proposatzen diren helburuen inguruan.
- 2023ko martxoaren 22a, asteazkena
- 09:30h -(e)tik 13:30h -(e)tara
- Sabino Arana Fundazioa
XXI. mendeko lehen hiru hamarkadetan, demokraziaren krisia badagoela iradokitzen duten elementu asko antzeman dira. Mendebaldeko herrialdeetan, bertako indizerik esanguratsuenek alerta-egoera piztu dute. Horren zantzuetako batzuk hauteskunde-portaeran agertu dira; bada, txandaketa politikoarekiko tolerantzia-indizeak behera egin du, eta kasu askotan, polarizazio adeitsua eta proposamenen arteko urruntzea suma daiteke; oro har, esan dezaegun bitartekaritzako ohiko erakundeek –alderdi politikoek, hedabideek, sindikatuek, Elizak…– sekulako sinesgarritasun-krisia dute.
Horri guztiari gehitu beharko genioke eraldaketa handiko eta desberdintasun izugarriko garai batean bizi garela, esate baterako, eskualdeen eta belaunaldien artekoan. Ildo horretan, gizarteko geruza batzuetan, galeraren eta babesgabetasunaren sentimendua handia da, baina gehienoi kosta egiten zaigu errealitate berria ulertzea eta hari esanahi zehatza ematea. Itxaropena galtzearekin batera, erabateko ziurgabetasuna da nagusi.
Gai horiek guztiak aztertzeko asmoz, Oreki Fundazioak eta Sabino Arana Fundazioak topaldi bat antolatu dute “Kultura demokratikoan sakontzen. Burujabetzaren bidetik” izenburuaren ildoan. Unibertsitate, enpresa, kultura eta erakundeetako ordezakriek parte hartuko dute topaldian.
Xabier Barandiaran, Deustuko Unibertsitateko irakasle eta ikertzaileak eta EAJ-PNV alderdiko Berrikuntza Politikoaren arduradunak eta Iñaki Goiogana historialariak aurkeztuko dituzte aztergaiak.
Aldaketa globalen egungo ingurumarian, demokraziak aurrean dituen erronkak azalduko ditu Xabier Barandiaranek eta etorkizunari begira demokrazian sakontzen jarraitzeko jarraibide batzuk proposatuko ditu: Zer gertatzen ari da demokrazia liberalarekin? Zer erronka ageri zaizkigu? Nola jarrai dezakegu kultura demokratikoan sakontzen? eta abar.
Bestalde, Iñaki Goiogana historialariak euskal abertzaletasuna XX. mendeko garai ilunenetan demokraziarekin nola eta zergatik lerrotu den azalduko du. Izan ere, orduko pentsamendu, sentimendu eta jokabide demokratiko haietatik ikasgai aski garrantzitsuak eskura ditzakegu orainaldian baliatzeko. Zer jokabide nagusitu zen? Zerk bultzatu zuen abertzaletasuna jokabide horiek hartzera?
Ondoren, parte-hartzaileek bost lan-mahaitan eztabaidatuko dute jardunaldian proposaturiko lau helburuen inguruan: demokraziaren egoeraren balorazio orokorra egitea eta, zehazkiago, haren aldiari, kalitateari eta gizarte-babesari buruz hausnartzea; gaur egun, demokraziaren krisian eta ahulezian eragiten duten faktore nagusiak identifikatzea eta interpretatzea; gure errealitatearen diagnostikoa egitea, eredu edo molde orokorrarekin alderatuta; eta kultura demokratikoan sakontzeko aukeren eta erronken inguruan eztabaidatzea.
Andoni Eizagirre Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien (HUHEZI) Fakultateko irakasleak moderatuko du mintegia.