Hedabideentzako deialdia • 2024ko azaroaren 13a
Oreki Fundazioak eta Sabino Arana Fundazioak EAEko ondasun eta erakundeen kudeaketa nahiz gobernantzaren etorkizuna aztertzeko jardunaldia antolatu dute
- Mintegia azaroaren 13an, asteazkenarekin, izango da, 9:30etatik aurrera, Sabino Arana Fundazioan.
- 11:45ean, Patxi Juaristi EHUko irakasleak «Politika, boterea eta gobernantza. EHUtik egindako irakurketa» liburua aurkeztuko du.
- Ekitaldia euskaraz izango da.
- 2024ko azaroaren 13a, asteazkena
- 09:30h -(e)tik 13:30h -(e)tara
- Sabino Arana Fundazioa
Herri gisa, zerbitzu hobeak eskaintzeko helburuz eta pertsonen beharrek dakartzaten erronkei erantzun hobea emateko xedez, erakunde erkideak kudeatzeko modu zahar eta berriak berrikusi behar direlakoan, Oreki Fundazioak eta Sabino Arana Fundazioak erakundeen kudeaketan dugun tradizioaren garrantzia eta etorkizuneko gobernantzaren erronka berriak aztertzeko mintegia antolatu dute.
«Euskal ondasun eta erakunde komunen kudeaketa: tradizioa eta gaur eguneko erronkak» izenburuaren ildoan, Mondragon Unibertsitateko irakasle Andoni Eizagirrek koordinatutako jardunaldian, ondokoek parte hartuko dute: Roldán Jimeno, Nafarroako Unibertsitate Publikoko irakaslea; Patxi Juaristi eta Jon Barrutia UPV/EHUko irakasleak; eta Iurretako kofradietako ordezkari bi, Gorka Lazkano (presidentea) eta Markel Onaindia (ikertzailea), hurrenez hurren.
Mintegian, atzoko eta gaurko hainbat esperientziaren berri emango da, gobernantza berritzeko eta etorkizuneko erakundeak kudeatzeko ekarpen erkideak daukan garrantzia erakusteko.
Horrela, Roldan Jimenok «Pirinioetako kulturari atxikitako erakundeen gobernantza historikoa: izaera itunduaren garrantzia» izango du mintzagai. Patxi Juaristik UPV/EHUko kudeaketan izandako esperientziaz hitz egingo digu eta «Politika, boterea eta gobernantza. EHUtik egindako irakurketa» liburua aurkeztuko du. Jon Barrutiak «Erakunde komunen kudeaketa: gaur eguneko eta etorkizuneko erronkak» gaia jorratuko du. Azkenik, Gorka Lazkanok eta Markel Onaindiak Iurretako kofradien esperientziaren berri emango digute, hots, lurraldea antolatzeko eta gobernatzeko modu berezi baten berri, herri askok aurreko mendeetan erabili zutena eta oraindik ere Iurretan indarrean dagoena.
Jardunaldia azaroaren 13an izango da, 9:30etatik aurrera, Sabino Arana Fundazioaren egoitzan.