Hedabideentzako deialdia • 2014ko otsailaren 19a
Prentsaurrekoa “Desagertzeko arriskuan dauden hizkuntzei eta Europar Batasuneko hizkuntza-aniztasunari buruzko txostena”ren egileekin
Eguna: Ostirala, 2014ko otsailaren 21a
Ordua: 11:30
Lekua: Sabino Arana Fundazioa (Mandobide/k, 6.Bilbao)
PARTE-HARTZAILEAK:
CSABA SÁNDOR TABAJDI, Europako Parlamentuko Sozialisten eta Progresisten Aliantzaren Taldekoa
FRANÇOIS ALFONSI, Berdeak-ALE Taldekoa
IZASKUN BILBAO, EAJ-PNVko eurodiputatua
RAMÓN TREMOSA, CiUko eurodiputatua
PATXI BAZTARRIKA, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza sailburuordea
ANDRÉS URRUTIA, Euskaltzainburua
JUAN Mª ATUTXA, Sabino Arana Fundazioko lehendakaria
Euskaltzaindiak eta Sabino Arana Fundazioak mintegi bat antolatu dute ostiral honetarako, otsailak 21, Sabino Arana Fundazioaren egoitzan. Mintegia “Desagertzeko arriskuan dauden hizkuntzei eta Europar Batasuneko hizkuntza-aniztasunari buruzko txostena”ren egile izateaz gain haren gertakuntzan ere parte hartu zutenekin egingo da. Aipatu txostena, François Alfonsi korsikar diputatu eta Europako Parlamentuko Gutxiengoen Talde-elkarteko presidentekideak koordinatua, gehiengo handiz onetsi zen Europako Parlamentuan joan den 2013ko irailaren 11n. Aldez aurretik, proposamen hori Europako Parlamentuko Kultura eta Hezkuntza Batzordeak ere onetsi zuen, aho batez, 2013ko ekainaren 18an.
Europako Parlamentuko Hizkuntzei buruzko Talde-elkarteko presidentekide biez gain, hau da, François Alfonsiz (Berdeak-ALE Taldekoa) eta Csaba Sándor Tabajdiz (Europako Parlamentuko Sozialisten eta Progresisten Aliantzaren Taldekoa) gain, jardunaldian baita parte hartuko dute ere Izaskun Bilbao EAJ-PNVko eurodiputatuak, Ramon Tremosa CiUko eurodiputatuak, Patxi Baztarrika Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza sailburuordeak eta Eusko Jaurlaritzako, Bizkaiko Foru Aldundiko eta euskararen, hezkuntzaren eta euskal kulturaren esparruan diharduten zenbait erakunde eta elkartetako ordezkari zenbaitek. Mintegiaren koordinatzailea Erramun Osa Euskaltzaindiko idazkariordea da