Hedabideentzako deialdia 2023ko azaroaren 23a

HERRI ZAINAK dokumentalaren aurkezpena

JOSEBA GOIKOETXEA ERTZAINTZAKO SARJENTU NAGUSIAREN  ERAILKETAREN XXX. URTEURRENA

EDUARDO ARAUJOK «HERRI ZAINAK» IZENEKO DOKUMENTALA AURKEZTUKO DU HILAREN 23an, OSTEGUNAREKIN,  SABINO ARANA FUNDAZIOAN

Santurtziar kazetariaren ikus-entzunezko lanean, ETAren aurka jardun zuten Ertzaintzako agenteen testigantzak jasota daude.

«Herri Zainak. Izuaren aurrean gizatasuna ez galtzeko erari buruzko istorioa\ «Herri Zainak. Izuaren aurrean gizatasuna ez galtzeko erari buruzko istorioa"
  • 2023ko azaroaren 23a, osteguna
  • 19:00h -(e)tik 20:30h -(e)tara
  • Sabino Arana Fundazioa

Datorren asteko ostegunean, hilak 23 dituela, Santurtziko Eduardo Araujo kazetariak "Herri Zainak. Izuaren aurrean gizatasuna ez galtzeko erari buruzko istorioa" izeneko dokumentala aurkeztuko du 19:00etatik aurrera, Sabino Arana Fundazioan.

ETAk Joseba Goikoetxea Ertzaintzako sarjentu nagusia erail zuenetik 30 urte bete direnean, Araujok ETAren terrorismoari aurre egin zioten Ertzaintzako agenteen testigantzak eskainiko dizkigu, 1936an, Agirre Lehendakariaren gobernuak sortutako «Ertzaiña» haren aurrekoetatik jasotako Justizia eta Gizatasunaren printzipioei heldurik.

Edu Araujok aurreratu digunez, «lehenago, 1936an, jardun zuten ertzainek egin zuten moduan, euren ekinbideak arima galtzetik salbatu gintuen guztiok».