Hedabideentzako deialdia • 2023ko azaroaren 6a
«EMAKUMEAK ABERRIA EGINEZ. EMAKUME ABERTZALE BATZA 100 URTE» LIBURUAREN AURKEZPENA
- Azaroaren 6an,arratsaldeko 6etan, GOGORA institutuaren egoitzan
(Maria Diaz Harokoa 3. Bilbo). - Ekitaldian, ondokoek parte hartuko dute: Nerea Melgosa, Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiken sailburua; Mireia Zarate, Sabino Arana Fundazioaren presidentea, eta liburuaren egileak, UPV/EHUko historialari Begoña Bilbao Bilbao, Gurutze Ezkurdia Arteaga eta Karmele Perez Urraza.
- 2023ko azaroaren 6a, astelehena
- 18:00h -(e)tik 19:00h -(e)tara
- GOGORAren egoitza (María Díaz de haro, 3. Bilbao)
Datorren asteko astelehenean, azaroak 6 dituela, Gurutze Ezkurdia Arteaga, Karmele Perez Urraza eta Begoña Bilbao Bilbao historialariek «EMAKUMEAK ABERRIA EGINEZ. EMAKUME ABERTZALE BATZA 100 URTE» izeneko liburuaren aurkezpena egingo dute 18:00etan, GOGORA Institutuaren egoitzan (Maria Diaz Harokoa 3. Bilbo). Nerea Melgosa Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiken sailburuak eta Mireia Zarate Sabino Arana Fundazioaren presidenteak ere parte hartuko dute aurkezpenean.
GOGORA Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuaren laguntzaz, Sabino Arana Fundazioak argitaratu duen lan hau EHUko Garaian Ikerketa Taldeko Karmele Perez Urrazak, Begoña Bilbao Bilbaok eta Gurutze Ezkurdia Arteagak egindako ikerketaren emaitza da, eta EAB elkartearen argitaratu bako irudien bilduma esanguratsua egin da. Emakume Abertzale Batza 1922an eratu zen, eta Gerra Zibilaren aurretik, Hego Euskal Herrian izan den euskal emakumeen erakunderik garrantzitsuena izan zen.
Data: azaroak 6.
Ordua: 18:00.
Lekua: GOGORAren egoitza. Maria Diaz Harokoa 3, Bilbo.
Hizlariak: Nerea Melgosa, Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiken sailburua.
Mireia Zarate, Sabino Arana Fundazioaren presidentea.
Gurutze Ezkurdia Arteaga, Karmele Perez Urraza eta Begoña Bilbao Bilbao, liburuaren egileak.